77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E G U E S I B A R

Enkantea, Gorraizko urbanizazio lanak kontratatzeko

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzordeak ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituen kontratazioa egitea erabaki zuen maiatzak 25ean eginiko bilkuran:

-Xedea: Gorraizko Plan Partzialeko U.14, U.15 eta C.9 unitateen barneko urbanizazio lanak.

-Esleipen bidea eta prozedura: enkantea.

-Behin-behineko bermea: aurrekontuaren ehuneko bi (% 2), hots, zortziehun eta bi mila zortziehun eta berrogei eta hamaika pezeta (802.851).

-Behin betiko bermea: esleipen prezioaren ehuneko lau (% 4).

-Aurrekontua: berrogei milioi ehun eta berrogeita bi mila bostehun eta hirurogeita zazpi pezeta (40.142.567).

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hogeita sei egun baliodunetan, baldintzen pleguko ereduari jarraikiz.

Prozedura honen dokumentazioa interesdunen eskura dago Copyprint-en (Iruñeko Paulino Caballero kaleko 48.ean)

Eguesen, bi milako ekainaren lauan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jimenez.

Iragarkiaren kodea: A0005675