I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
86/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, hotel eta hostaletan turistei ostatu emateko establezimenduek, jatetxeek eta turismo jardueretako enpresek egiten dituzten inbertsioetarako laguntzen deialdia egiten duena.
Ostatu eta jatekoa eman eta jarduera osagarriak antolatu eta eskaintzeko azpiegitura egokiak izatea ezinbestekoa da Nafarroak kalitatezko eskaintza turistikoa izan dezan, horrek sektorea eta, horrenbestez, Nafarroako ekonomia bera garatzea ahalbidetuko baitu.
Laguntza deialdi honen asmoa, beraz, turismoko azpiegiturak sortu eta hobetzeko behar diren inbertsioak sustatzea da.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Hotel eta hostaletan turistei ostatu emateko establezimenduek, jatetxeek eta turismo jardueretako enpresek egiten dituzten inbertsioetarako laguntzen deialdia onestea.
2. Deialdi honi aurre egiteko gastua onestea. 2000ko gastuen aurrekontu indarduneko honako kontusail hauen kargura ondoko diru-kopuruak ordainduko dira:
AURREKONTUETAKO AURREKONTUETAKO ZENBATEKOA
KONTUSAILA LERROA (PEZETATAN)
Ekinbide pribatuarentzako transferentziak 82210-7709-7512 34190-3 70.000.000
Ekinbide pribatuarentzako transferentziak. Feder.. 82210-7709-2-7512 34200-4 178.100.000
Hotel eta hostaletan, jatetxeetan eta jarduera osagarrien enpresetan burutu beharreko jarduketa ildo bakoitzarentzako laguntzen zenbatekoa, guztira, honako hau izanen da: 138,1 milioi lehenbizikoentzat, eta 90 eta 20 milioi bigarren eta hirugarren taldekoentzat, hurrenez hurren.
3. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko helegitea jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi milako ekainaren batean.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.
OINARRI ARAU-EMAILEAK
1.-Xedea, laguntzaren zenbatekoa
Deialdi honetako laguntzak 2000. urtean burutzen diren ondoko jardueretarako izanen dira:
1.1. Hotel eta hostalentzako laguntzak
1.1.1. Xedea
Hotelak eta hostalak sortu, handitu eta hobetzeko inbertsioak, ondokoetarakoak, zehazki:
1. Lurzorua eta eraikinak erostea. Dena den, aurretik erabilera turistikoa izan duten lurzoru eta eraikinak erosteko, ez da laguntzarik emanen, eraikin horiek azkeneko hamabost urteotan turismo arloko laguntzaren bat jaso baldin badute.
2. Azpiegitura eta altzariak: logelak, sukaldea, jantokia eta denentzako guneak janzteko jarduketak, inguruak egokitzea eta zerbitzu osagarriak (haurrendako parkea, kirol pistak, aparkalekuak, igerilekuak, e.a.).
3. Kudeaketarako ekipo informatikoak: establezimenduaren kudeaketarako software eta hardwarea erostea.
4. Establezimenduaren seinalizazioa egitea udalerriaren barnean.
5. Web-guneak diseinatzea.
1.1.2. Inbertsioaren betebeharrak
Dirulaguntza 3.000.000 pezetatik gorako inbertsioei eman ahalko zaie (BEZa kenduta).
Seinaleztapen eta ekipo informatikoetarako inbertsioetan, gutxieneko inbertsioa 500.000 pezetakoa izan beharko da (BEZa kenduta) eta web-guneak diseinatzeko 300.000 pezetakoa (BEZa kenduta).
Inbertsioak 1998ko urriaren 31tik aurrera eginak izan beharko dira, eta % 80, gutxienez, 2000ko azaroaren 30a baino lehen.
1.1.3.
Laguntzaren zenbatekoa
Emanen diren laguntzak fondo galdura izanen dira. Hona hemen gehieneko ehuneko eta zenbatekoak, inbertsio-motaren arabera:
1.-Lurzorua eta eraikinak erostea % 20ra arte 4.000.000
2.-Azpiegitura eta altzariak % 40ra arte 14.650.000
3.-Kudeaketarako ekipo informatikoak % 40ra arte 1.000.000
4.-Hiri barneko seinaleak % 40ra arte 500.000
5.-Web-gunea diseinatzea % 15era arte 150.000
1.2. Jatetxeentzako laguntzak
1.2.1. Laguntzaren xedea
Hirugarren kategoriako eta hortik goitiko (bi sardexka) jatetxeak sortu, handitu eta hobetzea. Zehazki, honako kontzeptu hauetarako inbersioak:
1. Lurzorua eta eraikinak erostea. Dena den, aurretik erabilera turistikoa izan duten lurzoru eta eraikinak erosteko, ez da laguntzarik emanen, eraikin horiek azkeneko hamabost urteotan turismo arloko laguntzaren bat jaso baldin badute.
2. Azpiegitura eta altzariak: logelak, sukaldea, jantokia eta denentzako guneak janzteko jarduketak, inguruak egokitzea eta zerbitzu osagarriak (haurrendako parkea, kirol pistak, aparkalekuak, igerilekuak, e.a.).
3. Kudeaketarako ekipo informatikoak: establezimenduaren kudeaketarako software eta hardwarea erostea.
4. Web-guneak diseinatzea.
1.2.2. Inbertsioaren betebeharrak
Dirulaguntza 3.000.000 pezetatik gorako inbertsioei eman ahalko zaie (BEZa kenduta).
Ekipo informatikoetarako inbertsioetan, gutxieneko inbertsioa 500.000 pezetakoa izan beharko da (BEZa kenduta) eta web-guneak diseinatzeko 300.000 pezetakoa (BEZa kenduta).
Inbertsioak 1997ko otsailaren 15etik aurrera eginak izan beharko dira, eta % 80, gutxienez, 2000ko azaroaren 30a baino lehen.
1.2.3. Laguntzaren zenbatekoa
Emanen diren laguntzak fondo galdura izanen dira. Hona hemen gehieneko ehuneko eta zenbatekoak, inbertsio-motaren arabera:
1.-Lurzorua eta eraikinak erostea % 20ra arte 4.000.000
2.-Azpiegitura eta altzariak % 40ra arte 15.150.000
3.-Kudeaketarako ekipo informatikoak % 40ra arte 1.000.000
4.-Web-gunea diseinatzea % 15era arte 150.000
1.3. Jarduera osagarrien enpresentzako laguntzak
Honako inbertsio hauek jaso dezakete dirulaguntza:
1. Lurzorua eta eraikinak erostea. Dena den, aurretik erabilera turistikoa izan duten lurzoru eta eraikinak erosteko, ez da laguntzarik emanen, eraiki horiek azkeneko hamabost urteotan turismo arloko laguntzaren bat jaso baldin badute. Alde batera uzten dira ostatu eta jatekoa emateko eraikinak.
2. Zerbitzua emateko eginkizunei zuzenean loturiko ibilgailu berriak.
3. Jardueretarako materiala: piraguak, ur-lerak, raft-untziak, zaldiak, bizikletak, neoprenoak, salbamendu-jakak, kaskoak, txapinak, hegalak, babesak, arnesak, sokak, arku-tiroak, rokodromoak, kanpin-dendak, kartografia, iparrorratzak, bozgorailuak eta anplifikadoreak, e.a.
4. Kudeaketarako ekipo informatikoak: establezimenduaren kudeaketarako software eta hardwarea erostea.
5. Web-guneak diseinatzea.
1.3.2. Inbertsioaren betebeharrak
Dirulaguntza 500.000 gorako inbertsioei emanen zaie (BEZa kenduta). Web-guneak diseinatzeko inbertsioetan, gutxieneko inbertsioa 300.000 pezetakoa izan beharko da (BEZa kenduta).
Inbertsioak 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan beharko dira eta % 80, gutxienez, 2000ko azaroaren 30a baino lehen.
1.3.3. Laguntzaren zenbatekoa
Emanen diren laguntzak fondo galdura izanen dira. Hona hemen gehieneko ehuneko eta zenbatekoak, inbertsio-motaren arabera:
1.-Lurzoru eta eraikinak % 20ra arte 1.000.000
2.-Ibilgailuak % 20ra arte 1.000.000
3.-Jardueretarako materiala % 40ra arte 3.000.000
4.-Ekipo informatikoak % 40ra arte 500.000
5.-Web-gunea diseinatzea % 15era arte 150.000
2.-Onuradunak
Hotel, hostal, jatetxe eta jarduera enpresen titularrak, enpresa txiki edo ertain gisa sailkaturik ez badaude eta entitate publikoak ez badira.
Jarduera enpresatzat hartuko dira nagusiki jarduera turistiko osagarriak antolatu eta burutzeko lanetan aritzen direnak. Izaera juridikoa dutenen kasuan, jarduera hori elkartearen helburuen artean agertu beharko da.
Deialdi honen ondorioetarako, PYMEtzat hartuko da enpresa txiki eta ertainei buruz 1996ko apirilaren 3an Batzordeak emandako Gomendioan azaltzen den definizioko ezaugarriak betetzen dituen nortasun fisiko edo juridikoko unitate ekonomikoa. Gomendio hori 1996ko apirilaren 30eko Europako Komunitateen Egunkari Ofizialean azaldu zen. Hona hemen ezaugarri horiek:
a) 250 langile baino gutxiago izatea.
b) Urteko negozioaren bolumena 40.000.000 eurotik beherakoa izatea edo urteko balantze orokorra 27.000.000 eurotik beherakoa.
c) Eta independentziako irizpidea betetzea, honela ulertua: kapitalaren edo boto eskubideen % 25 edo gehiago enpresa txikiaren definizioaren barrenean ez den beste enpresa edo enpresa talde baten esku ez izatea. Ehuneko hori bi kasuotan gainditu ahalko da:
-Enpresa hori inbertsioko enpresa publiko batek, arrisku-kapitaleko sozietate batek edo inbertsiogile instituzional batek kontrolaturik dagoenean, beti ere horiek enpresaren gainean inolako kontrolik ez badute egiten, ez bakarka, ez taldeka.
-Kapitalaren banaketaren ondorioz titularra zehazterik ez dagoenean, eta enpresak aitortzen badu zilegi dela adieraztea enpresaren partaidetzaren % 25 edo gehiago ez dagoela PYMEren definizioaren barrenean ez dagoen enpresa baten edo enpresa multzo baten esku, kasuan-kasuan.
3.-Eskaerak aurkeztea
3.1. Epea
Dirulaguntza eskaerak deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean aurkeztu ahalko dira.
3.2. Dokumentazioa
3.2.1. Eskaera egiteko, propio prestatutako eskabidea bete beharko da. Eskabide hori Turismo Zerbitzuan eta Interneten eskura daiteke: www.cfnavarra.es/industria/areas/turismo/taycom.htm.
3.2.2. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
3.2.2.1. Izaera adierazteko dokumentazioa:
Pertsona fisikoak: NANaren fotokopia.
Pertsona juridikoak: IFKren fotokopia eta, merkataritzako izaera baldin badute, sozietatearen eraketa eskritura publikoaren eta ondoko aldaketen kopia, Merkataritzako Erregistroan behar bezala inskribatua. Gainerako sozietate edo entitateek eraketa agiriaren kopia, kasuan kasuko erregistroan inskribatua.
3.2.2.2. Eskatzailearen izenean eskaera sinatzen duen pertsonaren aldeko notario-ahalorde askietsia eta ahaldunaren NANa. Merkataritza sozietatea bada, ahalorde horrek Merkataritzako Erregistroan iskribatua beharko du.
3.2.2.3. Ogasuneko administrazio eskudunak emandako ziurtagiria, eskatzaileak tributu arloko beharkizunak ordainduak dituela adierazten duena, deialdia argitaratu aurreko sei hilabeteko epearen barruan luzatua.
Jarduera enpresek, gainera, JEZaren kopia aurkeztu beharko dute.
3.2.2.4.1. Oso-osorik burutu diren proiektuen kasuan:
-Egin beharreko inbertsioen bideragarritasun plana, hala ekonomikoa nola finantzarioa, enpresa edo establezimendua (jarduerena) sortzen denean edo postu kopurua % 50 edo gehiago handitzen den kasuetan (ostatu-etxe eta jatetxeetan).
-Behin betiko egoera planoak, obrak bukatu ondoren eginak, 1:50, 1:100 edo 1:200 eskalan, altzariak eta azaleren inguruko informazioa barne (ostatu-etxe eta jatetxeetan bakarrik), hala nola proiektuaren memoria.
-Egindako gastu eta ordainketen ziurtagiriak, deialdi honetako 6.1. puntuan ezarritakoaren arabera.
3.2.2.4.2. Egin ez diren proiektuetarako:
-Proiektu teknikoa, memoria eta aurrekontu zehaztua, diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen arabera.
-Proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren plana.
3.2.2.5. Azkeneko hiru urteotan beste administrazio publiko batzuetatik jasotako edo haiei eskatutako laguntzen aitorpena. Gainera, zein organok eman duen aipatu beharko da, diruz lagundu den kontzeptua eta zenbatekoa.
3.2.2.6. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, behar bezala betea.
3.2.2.7. Inbertsioa egina duten hotel, hostal eta jatetxeen kasuan, Turismo Zerbitzuak emandako baimenaren kopia edo, kasua bada, eskaerarena.
4.-Tramitazioa
Eskaerak azterturik, Turismo Zerbitzuak ebazpen proposamena luzatuko du.
Aurkezten den dokumentazioa osorik ez badago, interesatuari errekerimendua eginen zaio hilabeteko epean akatsak zuzendu ditzan. Adieraziko zaio, halaber, egiten ez badu, eskaera ezetsiko dela.
Eskumena duen organoak eskaerei buruzko ebazpen arrazoitua emanen du.
Berariazko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Epe horretan jakinarazpenik egiten ez bada, eskaera ezetsi dela ulertu beharko da.
5.-Laguntza emateko irizpideak
Eman beharreko laguntzen zenbatekoa aurrekontu-kredituetan dagoena baino handiagoa baldin bada soberakinaren banaketa proportzionala eginen da.
Diruz lagundutako inbertsioren bat ez bada azaroaren 30erako burutzen, horri aplikaturiko dirulaguntzaren zenbatekoa deialdi honetan emandako beste laguntza batzuk handitzeko erabili ahalko da, beti ere inbertsioa handiagoa izan dela egiaztatu ondoren.
Laguntzak kalkulatzeko Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokion zenbatekoa kenduko da.
6.-Egiaztapena eta ordainketa
Dirulaguntzak onartzearekin batera, emandako dirulaguntzaren % 30eko aurrerakina eginen da.
Gainerako % 70a ordainketa bakarrean emanen da, aurreikusitako gastuaren eta inbertsioaren % 80, gutxienez, burutu dela egiaztatzeko faktura edo obra ziurtagiriak aurkeztu ondoren. Inbertsioaren gainerako % 20a bi hilabeteko epean egiaztatu beharko da.
Inbertsioa oso-osorik eginda, gastuen eta ordainketen egiaztagiriak eskaerarekin batera aurkezten denean, dirulaguntzaren ordainketa laguntza onestearekin batera eginen da.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsio guztien ziurtagiriak jasotakoan, egiaztatzeari ekinen zaio. Egindako inbertsio eta gastuak laguntzak emateko oinarri hartu zirenak baino baxuagoak baldin badira, laguntzak egindako inbertsioen arabera doituko dira.
Laguntzen egiaztapena eta likidazioa egindakoan, ordaindu gabe dagoen zatia ordainduko da edo, kasua bada, aurreratuaren soberakina itzultzeko eskatuko.
7.-Onuradunen beharkizunak
7.1. Egindako gastu eta inbertsioak justifikatzea, faktura eta kasuan kasuko ordainagiriak aurkeztuz. Agiri horiek martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuan ezarritakoaren araberakoak izanen dira.
Ordainagiri horiek eskaera-orrian zerrendatu beharko dira. Eskaera-orria Turismo Zerbitzuan eta lehen aipatu web-gunean jaso daiteke. Behar bezala bete ondoren, paperean eta euskarri informatikoan aurkeztu beharko da eta, nahi izanez gero, azken hori bertan azaltzen den helbide elektronikora bidal daiteke.
7.2. Laguntzen xede diren ondasunak jarduerari loturik egon beharko dute 10 urtez, gutxienez, ondasun higiezinak, eta 5 urtez ondasun higigarriak.
7.3. Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari jakinaraztea helburu horretarako beste dirulaguntzarik eskatzen edo jasotzen badu.
7.4. Web-guneak sortzeko laguntzen kasuan, Turismo Zerbitzuak ahalmena izanen du haietara jotzeko lotura bat ezartzeko, Nafarroako sustapen turistikoarentzat interesgarri diren beste batzuetatik hara iritsi ahal izateko.
7.5. Dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean adierazten diren gainerako beharkizunak.
8.-Baldintzak ez betetzea eta laguntzak itzultzea
Bidezko diren zehapenak deusetan galarazi gabe, honako kasuotan laguntzak baliogabetu edo murriztuko dira:
-Erakunde edo entitate publiko batetik baino gehiagotatik dirulaguntza jasota, haien zenbatekoak egindako inbertsioaren kostua gainditzen baldin badu. Itzulketa kostuaren soberakina izanen da.
-Minimis-erako ezarritako kopurua gainditzen denean, itzulketa muga horren soberakina izanen da.
-Benetan egiten den inbertsioa aurreikusita eta onartuta dagoen inbertsioa baino baxuagoa denean. Kasu horretan, emandako dirulaguntzari dagokion zatia kenduko zaio eta, kasua bada, kopuru hori itzultzeko eskatuko da.
-Laguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo hamar urteko epearen barrenean, establezimenduak edo zerbitzuak jarduera hori lagatzen duenean. Kasu horretan, emandako laguntza guztia baliogabetuko da.
-Ekainaren 6ko 8/1997 Foru Legeak adierazitako gainerako kasuetan.
9.-Laguntzen bateragarritasuna
Deialdi honetako laguntzak beste administrazio publiko batzuek helburu berbererako eman ditzaketen beste batzuekin bateragarriak dira. Onuradunak jasotzen dituen dirulaguntzen zenbateko osoa jardueren kostua baino handiagoa bada, deialdi honetako laguntzei jardueraren kostuaren soberakina kenduko zaie.
Dena den, deialdi honetan ezarritako laguntzak, Europako programen baterako finantzaketa baldin badute, bateraezinak izanen dira beste Administrazio publiko batzuek ematen dituztenekin, horiek ere Europako programen baterako finantzaketa baldin badute.
Nolanahi ere, laguntza hauek Europako Batasuneko zuzentarauetan ezarritako minimis-araubidearen menpe egonen dira. Hortaz, hiru urteko epean jaso daitekeen gehieneko laguntza, lehenbiziko minimis laguntza jasotzen denetik kontatuta, 100.000 eurokoa izanen da.
Iragarkiaren kodea: A0005295