77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

466/2000 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Errepide proiektuak egiteko dokumentu lagungarriak prestatzeko Laguntza Teknikoa" izeneko lanen kontratazio espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Errepide proiektuak egiteko dokumentu lagungarriak prestatzeko Laguntza Teknikoa" izeneko lanak kontratatzeko.

-Kontratuaren xedea: "Errepide proiektuak egiteko dokumentu lagungarriak prestatzeko Laguntza Teknikoa" izeneko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 16.000.000 pezeta (96.161,94 euro).

-Egiteko epea: 18 hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: 2000ko abuztuaren 4a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan. (San Ignazio etorbidea, 3-beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2000ko abuztuaren 17an 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi milako ekainaren bederatzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Palacios Zuasti

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ........................ j/a, adinez nagusia, ............(e)ko bizilaguna, helbidea ............(e)n, ......................... kaleko .... zenbakian, bere izenean (edo .............. ordezkatuz), .........(e)ko ..... zk-ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Errepide proiektuak egiteko dokumentu lagungarriak prestatzeko Laguntza Teknikoa" izeneko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ............. (letraz eta zenbakiz) .............. pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0005713