III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- D E I E R R I
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten epe horretan.
Eskatzailea: Begoña Fernández Pérez eta Javier Sainz Munárriz. Jarduera: zerrikumeak gizentzeko instalazioa. Tokia: 17. Poligonoa, 193. Lurzatia, Eraul.
Deierrin, bi milako ekainaren seian. Alkatea, Pedro Jesús Lizarraga Lezaun.
Iragarkiaren kodea: A0005744