77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Los Arcosen instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena. 6693 A.T. - JAA/alt. espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, urriaren 20an eman ziren 2617/66 Dekretuaren 9. artikuluan eta 2619/66 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola S.A.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Los Arcos.

c) Instalazioaren xedea: eskualdeko energia elektrikoaren hornidura hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 66 KV-ko aireko linearen bariantea, "Cordovilla-Recajo", Barbarin-Los Arcos tartean, 04-40 zenbakiko euskarritik, 3.317 metrokoa; LA-175, hormigoi eta metalezkoak, bukaera 05-05 zk.ko euskarrian, Los Arcosko barrutian.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 15.430.472 pezeta.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, bidezortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen, bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

Iruñean, bi milako ekainaren 7an.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga

Iragarkiaren kodea: A0005622