I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
506/2000 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Luis Iza Dorronsoro jauna, Javier Baigorri López jauna eta Marta Fernández Lana andrea, hurrenez hurren, Epaimahaien eta, hala denean, Hautapen Batzordeen mahaiburu-koordinatzaile, mahaiburu-koordinatzailearen ondoko eta idazkari-koordinatzaile izendatzen dituena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduren deialdian ezarritakoari jarraikiz.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 22an emandako 99/2000 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduren deialdia onetsi zen.
Foru Agindu horien seigarren oinarriko 11.3 idatz-zatiak honakoa ezartzen du: "era berean, mahaiburu koordinatzaile bat edo gehiago edo, hala badagokio, mahaiburu koordinatzailearen eta idazkari koordinatzailearen laguntzaileak izendatu ahalko dira. Horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuak esleitzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, hautapen prozesua zuzen tramitatzeko eta epaimahaiak eta, halakoak daudenean, hautapen batzordeak beren jarduketa errazagoa izan dezaten".
Giza Baliabideen Zerbitzuak proposatu du Luis Iza Dorronsoro jauna eta Javier Baigorri López jauna, hurrenez hurren, mahaiburu-koordinatzaile eta mahaiburu-koordinatzailearen ondoko izendatzea, eta Marta Fernández Lana andrea idazkari-koordinatzaile, hautapen prozesua egoki eginen dela bermatu ahal izateko. Lehena Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari atxikita dago, bigarrena Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta hirugarrena Giza Baliabideen Zerbitzuari.
Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eta irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduak emandako eskurantzez baliaturik,
EBATZI DUT:
1. Luis Iza Dorronsoro jauna, Javier Baigorri López jauna eta Marta Fernández Lana andrea, hurrenez hurren, Epaimahaien eta, hala denean, Hautapen Batzordeen mahaiburu-koordinatzaile, mahaiburu-koordinatzailearen ondoko eta idazkari-koordinatzaile izendatzen dituena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduren deialdian ezarritakoari jarraikiz.
2. Luis Iza Dorronsoro jaunak, Javier Baigorri López jaunak eta Marta Fernández andreak, mahaiburu-koordinatzaile, mahaiburu-koordinatzailearen ondoko eta idazkari-koordinatzaile diren aldetik, hautapen prozesua egoki eginen dela bermatu ahal izateko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak emanen dizkien eginkizunak beteko dituzte. Hauek izanen dira, beste batzuen artean:
-Ardura izatea hautapen prozedurak zuzen egin daitezen, deialdietan ezarritakoaren arabera.
-Izangaiak kalifikatzeko deialdietan aurreikusitako epaimahaiak eta, halakorik bada, Hautapen Batzordeak osatuko dituzten kideen izendapenean parte hartzea.
-Epaimahaikideei buruz planteatzen diren abstentzio edo errefusatze egoerak aztertzea, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinaraztea baietsi edo ezetsi egin diren.
-Epaimahai eta, halakorik bada, Hautapen Batzorde guztien jarduteko irizpideak zehaztu eta homogeneizatzea.
-Hautapen prozeduretako probak egiteko lokalak zehaztea eta epaimahaikideei jakinaraztea, izangaiak behar bezala deitzeko.
-Hautatze prozedurak modu egokian egiteko beharrezkoak diren baliabide materialak ematea epaimahaiei eta, halakorik bada, Hautapen Batzordeei.
-Deialdiko oposizio aldiari buruz epaimahaiek eta, halakorik bada, Hautapen Batzordeek azaltzen dituzten zalantzak edo argibide eskaerak ebaztea; Giza Baliabideen Zerbitzuak lehiaketa aldiko balorazioari buruz azaltzen dituenak ere ebatzi beharko ditu.
-Giza Baliabideen Zerbitzuari igortzea hautaturiko izangaien zerrendak, bai eta epaimahaiek eta, halakorik bada, Hautapen Batzordeek igorritako agiri guztiak.
3. Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzen dutenendako aurreikusita dauden diru konpentsazioak jasoko dituzte interesatuek.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Gobernuari zuzendurik, ebazpena argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
5. Ebazpena igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hiruan.-Hezkuntzako zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: a0005252