I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
467/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Errepideen Plan zuzentzailea II: 2000-2009" egiteko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.
Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin "Nafarroako Errepideen Plan zuzentzailea II: 2000-2009" izeneko proiektuaren lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: ""Nafarroako Errepideen Plan gidaria II: 2009-2009" lanen kontratazioa.
-Esleipen modua: lehiaketa.
-Lizitazio prezioa: 24.000.000 pezeta (144.242,91 euro).
-Egiteko epea: 19 hilabete.
-Proposamenak aurkeztea: 2000ko abuztuaren 4a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, behea, Iruña).
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2000ko abuztuaren 17ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.
Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.
Iruñean, bi milako ekainaren bederatzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Palacios Zuasti
PROPOSAMEN EREDUA
Honen azpian sinatzen duenak, .................. j/a, adinez nagusia, ..........(e)ko bizilaguna, helbidea .............(e)n, ....................... kaleko ...... zenbakian duenak, bere izenean (edo .............................. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ""Nafarroako Errepideen Plan gidaria II: 2009-2009" egiteko lanak lehiaketaren bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz) ................... pezetaren truke.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0005714