I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Beraskoain aldeko lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onesten dituena.
Aditzera ematen zaie Beraskoain aldeko lurzati berrantolamenduan interesaturik dauden guztiei, haren onura publikoa martxoaren 16ko 86/1998 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 2000ko ekainaren 5ean eman Ebazpenaren bitartez aipatu lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onetsi direla, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 18/1994 Foru Legeak bere 29. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz.
Behin betiko oinarri horiek jendaurrean paratuko dira, Beraskoaingo Udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina.
Behin betiko oinarri horiek osatzen dituzten agiriak, interesatuek aztertu ahal izanen dituztenak, hauexek dira: jabeen zerrenda, laborarien zerrenda, karga eta beste zerga juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, inguruko lurzatiak, bazter utzitako lurzatiak, herrilurren mugaketaren akta, alde hau osatzen duten sei poligonoen planoa eta eranskin bat, behin-behineko oinarrien kontra aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpena biltzen duena.
Behin betiko oinarrien kontra, lurzatien berrantolamenduan interesatuak daudenek errekurtso arrunta paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko Monasterioa, 28-7.a) aurkeztuko dira. Jakinarazpen ondorioetarako, helbide bat adierazi beharko da.
Iruñean, bi milako ekainaren seian.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rubio de Villanueva.
Iragarkiaren kodea: a0005619