I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak
191/2000 FORU DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea garatzeko erregelamendua puska batean aldatzen duena.
Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legearen azken xedapenetan lehenak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari aipatu Foru Legea garatu eta betearazteko behar diren erregelamenduzko xedapenak diktatzeko.
Apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez, aipatu Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zen.
Hura onetsi zenetik pasatako denbora eta Ibaien Saneamenduari buruzko Plan Zuzentzailearen kudeaketari esker lortutako esperientzia kontuan harturik, komenigarria da aipatu Erregelamenduaren puska bat aldatzea, saneamendu kanonaren tarifari aplikatu beharreko indize zuzentzaileari dagokiona, hain zuzen.
Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak bi milako maiatzaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea garatzeko erregelamendua onetsi zuen apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren 16. artikulua aldatzea. Hemendik aurrera honela esango du:
"16. artikulua. Indize zuzentzailearen kalkulua.
Indize zuzentzailea kalkulatzeko, lehenik, erreferentziatako hartuko den isurketa-mota zehaztuko da, honako ezaugarri hauek dituena, alegia:
-OEK (d) = 316 mg/l
-ESM = 286 mg/l
-KNO = 47 mg/l
Hona hemen azalpena:
-OEK (d): oxigeno eskari kimikoaren balioa, ordu batean ur geldian harturiko ur dekantatuaren lagin batean.
-ESM: ur-lagin batean esekita dauden solido guztien balioa.
-KNO (d): ordu batean ur geldian harturiko ur dekantatuaren lagin batean agertzen den Kjedahal Nitrogenoa.
Gainerako isuriei aplikatuko zaien kutsatzeagatiko indize tasa ondoko formularen bitartez kalkulatuko da:
Ateratzen den indizea isuri den bolumenaz biderkatuko da, saneamendu kanona aplikatzeko.
Kolektore publikoetarako egindako isurien kasuan, indizea gutxienez 0,5ekoa izanen da."
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.-Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0005236