77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Lehiaketa, kamioi trinkotzailea erosteko

-Xedea: kamioi trinkotzailea erostea (gutxienez 14 metro kubikoko edukiera duena), hiri hondakin solidoak biltzeko.

-Hasierako prezioa: 26.100.000 pezeta, BEZa barne.

-Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidez.

-Proposamenak aurkeztea: Mairagako Mankomunitateko erregistroan, San Salvador, 11-behea, Tafalla, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 26 egun naturaletan, azken eguneko ordu biak arte.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

-Bestelako xehetasunak: baldintza tekniko- administratiboetan daude, hori lizitatzaileen eskura baitago Mairagako Mankomunitateko bulegoan, San Salvador, 11-behea (Tafalla).

Tafallan, bi milako ekainaren zortzian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0005730