III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- NOAIN (ELORTZIBAR)
"Noaingo hilerrian berrogei horma-hilobi eraikitzea" lana egiteko presako lehiaketa irekia
Noaingo (Elortzibar) Udaleko osoko bilkurak, 2000ko ekainaren 6an egindako bileran "Noaingo hilerrian berrogei horma-hilobi eraikitzea" lana egiteko presako lehiaketa irekia ateratzea erabaki zuen bertan zirenen erabateko adostasunez.
-Modalitatea: plegu itxi bidezko presako lehiaketa publiko irekia.
-Aurrekontua: 4.827.232 pezeta, BEZa barne
-Lanak gauzatzeko epea: lanen zuinketa eta hasteko akta jasotzen denetik hilabete eta erdiko epea.
Baldintza Teknikoei buruzko plegua eta klausula administratibo bereziak proposamenak aurkezteko epearen amaiera arte Noaingo (Elortzibar) Udaletxeko bulegoetan, Noaingo Errege kalea 62-1., egongo dira interesa duten guztientzat.
-Behin betiko bermea: aurrekontuaren % 4.
-Proposamenak, enkanteari buruzko iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 13 egun naturaletan zehar aurkeztuko dira.
-Proposamenen irekitzea: Noaingo (Elortzibar) Udaletxean egingo da, Errege kalea 62-1., proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun naturalean, arratsaldeko seietan.
Noainen (Elortzibar), bi milako ekainaren zazpian. Alkatea, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0005677