I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
85/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, elkarteek, toki entitateek eta administrazio partzuergoek egiten dituzten sustapen eta inbertsio jarduerei laguntzeko deialdiak egiten dituena.
Nafarroan turismoa bultzatzeko helburua duten toki entitateak, partzuergo turistikoak eta beste zenbait elkarte lan eskerga ari dira egiten turismo sektorea bultzatze aldera.
Laguntzen egungo deialdi honen bidez ekimenak bultzatu eta sustatu nahi dira, aipatutako zentzuan.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Elkarte, toki entitate eta administrazio partzuergoei laguntza emateko deialdia onestea, bai eta deialdi arautuko duten oinarriak ere, zeinak Foru Agindu honen eranskinean biltzen baitira.
2. Deialdi honek sortuko duen gastua baimentzea, indarra duen 2000ko gastuen aurrekontuaren kontusail hauen kontura:
AURREKONTUKO AURREKONTUKO ZENBATEKOA
KONTUSAILA LERROA (PEZETATAN)
Transferentziak elkarteentzat 82210-4810-2-7512 34070-2 70.000.000
Eskaintza turistikoen eta udalek bultzatutako beste jarduketen sustapena 82210-4600-7512 34050-8 20.000.000
Transferentziak partzuergo administratiboentzat 82210-4810-3-7512 34080-0 60.000.000
Transferentziak partzuergoentzat. Feder Programak 82210-7459-7512 34150-4 17.000.000
Transferentziak udal ekimeneko inbertsioetarako 82210-7600-7512 34160-1 32.000.000
Tranferentziak udal ekimeneko inbertsioetarako. Feder Programak 82210-7600-2-7512 34170-9 14.000.000
3. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi milako ekainaren batean.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.
OINARRI ARAU-EMAILEAK
1.-Xedea, laguntzaren zenbatekoa eta onuradunak
Deialdi honen xede diren laguntzak 2000. urtean egiten diren jarduera hauetarako izanen dira:
1.1. Elkarteentzako laguntzak
1.1.1. Xedea.
1.1.1.1. Garapen turistikorako lagungarri diren produktuen komertzializazio estrategiak eta haien sustapena abian jartzeko jarduketak:
-Turismo arloko ferietara eta worhshop-etara joatea.
-Famtrip-etan hartzea eta horietara joatea.
-Publizitateko ekintzak, mailings, web-orriak sortzea.
-Jada utziak diren jarduera tradizionalekin loturiko jai-kulturazko ospakizunak eta Nafarroako elezahar eta tradizioei buruzko antzezpenak antolatzea, beti ere jarduera horiek egiten diren tokira bisitari ugari erakartzeko ahalmena badute.
1.1.1.2. Eremu nazionalean homologatutako kalitate sistemak garatu eta errotzeko eta lehenbiziko auditoretza egiteko jarduketa hauek:
-Kalitate planari zuzenean atxikitako langileak kontratatzea.
-Aholkularitza espezializatua kontratatzea.
-Prestakuntzaren arloan ikastaroak eta gainerako jarduerak antolatzea.
-Lehenengo auditoretza lortzeko sortzen diren gastuak.
1.1.1.3. Turismoko kudeatzaileen gaitasun tekniko eta profesionala hobetzeko prestakuntza ikastaroak eta gainerako jarduerak antolatzea.
1.1.1.4. Turismo arloko beste jarduera batzuk.
1.1.2. Laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzak fondo galdurako dirulaguntzak izanen dira, laguntza izan dezaketen jardueretarako bideratzen diren zenbatekoen % 70 artekoak. Hala ere, 1.1.1.4. idatz-zatiko jardueretarako laguntzak % 40 artekoak izanen dira.
Laguntzen muga: orokorrean, 7.000.000 pezeta elkarte bakoitzeko. Hala ere, bazkideentzako kalitate sistema bat garatzen dituzten elkarteei 12.500.000 pezeta arteko laguntza ematen ahal zaie.
1.1.3. Onuradunak.
Helbidea Nafarroan duten elkarteak, beren xedeetan, besteak beste, turismoa sustatzea daukatenak eta, beren estatutuetan turismo arloko helbururik izan gabe ere turismoko proiekturen bat garatzen dutenak.
1.2. Laguntzak toki entitateentzat
1.2.1. Laguntzaren xedea eta zenbatekoa.
1.1.2.1. Turismoko eskaintza osagarri bati zuzenean loturiko turismo instalazioak sortzea, handitzea eta hobetzea, beti irekita egoteko direnak, eta natur baliabideak kudeatzeko eta ustiatzeko ekipamentua erostea. Kontzeptu honetan ez dira sartzen oinarrizko eskaintza turistikoaren instalazioetan egiten diren inbertsioak, hala nola, zernahi motatako ostatu eta jatetxeetan egiten direnak. Laguntza izanen da inbertsioetako zenbatekoen % 50 bitarte, gehienez ere 15.000.000 pezeta proiektu bakoitzeko.
1.1.2.2. Garapen turistikorako lagungarri diren produktuen komentzializazio eta sustapen estrategiak abian jartzeko jarduketak. Laguntza izanen da gastuaren % 50 bitarte, gehienez ere 500.000 pezeta jarduketa bakoitzeko.
1.1.2.3. Laguntzen deialdi honetan parte hartzen duen partzuergo bateko partaide ez diren toki entitateek dinamizazio turistikorako zerbitzua ezartzea. Zerbitzu horren eginkizuna izanen da turismoaren aldetik etorkizun ona izan dezaketen herrien sustapenerako programa bat diseinatu eta garatzea. Era berean, azpiegitura egokia daukaten entitateei buruzko informazio turistikoa ere biltzen ahal du, gutxienez sei hilabeteko epean. Jarduera horretan, zerbitzua ezartzeko langileen gastua baizik ez da finantziatuko. Laguntza 400.000 pezetakoa izanen da.
1.2.2. Onuradunak.
Nafarroako toki entitateak.
1.3. Laguntzak partzuergo administratiboentzat.
1.3.1. Laguntzaren xedea eta zenbatekoa.
1.3.1.1. Turismoko eskaintza osagarriari zuzenean loturiko instalazio turistikoak sortu, handitu eta hobetzea eta natur baliabideak kudeatu eta ustiatzeko ekipamenduak erostea.
1.3.1.2. Garapen turistikorako lagungarri diren produktuen komertzializazio eta sustapen estrategiak abian jartzeko jarduketak, kudeatzailea kontratatzeko kostua barne.
Bi jarduera horietarako laguntza inbertsioko zenbatekoen % 70koa izanen da, gehienez ere 12.000.000 pezeta partzuergo bakoitzeko.
1.3.1.3. Dinamizazio turistikorako zerbitzua ezartzea. Horren funtsa izanen da produktu turistiko bat izanik, hura garatzeko aukera duen herri bat edo bat baino gehiago bultzatzeko programa bat diseinatu eta garatzea. Azpiegitura egokia duten partzuergoek turismorako argibide zerbitzua ere gehi dezakete egoki iruditzen zaien denboraldian. Jarduera horretan, zerbitzua ezartzeko behar diren langileen kostua baizik ez da finantziatuko. Laguntza 600.000 pezetakoa izanen da turismoko dinamizatzaile bakoitzeko.
1.3.2. Onuradunak.
Helbidea Nafarroan duten partzuergo administratiboak izanen dira onuradun. Partzuergo horiek toki entitateek eta irabazteko asmorik gabeko elkarteek osatuko dituzte, beren jarduketa eremuan turismoa garatzea xede badute, betiere.
2.-Eskaeren aurkezpena.
2.1. Epea.
Laguntzetarako eskaerak aurkezteko hilabeteko epea dago, horien deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
2.2. Dokumentazioa
2.2.1. Eskaera beteko da, horretarako propio eratutako formularioa betez. Delako formularioa eskura dago Turismo Zerbitzuan eta Interneten: www.cfnavarra.es/industria/areas/turismo/taycon.htm.
2.2.2. Eskaerari ondoko agiriak atxikiko zaizkio:
2.2.2.1. Entitatea egiaztatzen duen dokumentazioa (Elkarteentzat bakarrik eskatzen da):
-Dagokion Erregistroko inskripzioaren kopia eta elkartearen Estatutuena.
-Entitatearen legezko ordezkarien identifikazioa eta haien ahalordetzea.
-Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
2.2.2.2. Egin beharreko jardueren dokumentazioa:
-Jardueren azalpen txostena, honakoak zehaztuz: dirusarrerak eta gastuak, noiz eginen diren, horietan erabiliko diren baliabide materialak eta giza-baliabideak, haien kualifikazioa azalduz.
-Bideragarritasun plana eta, obrak egin behar direnean, haiek egiteko proiektua.
-Dinamizazio turistikoaren zerbitzua ezartzeko laguntzak eskatzen direnean, bultzatze eta dinamizazio programa aurkeztu beharko da, eta bertan zehaztuko dira dirulaguntza jasoko duten pertsonek burutu beharreko lan konkretuak, bai eta haiek urtean jasoko duten lansaria. Horrezaz gainera, turismorako argibide zerbitzua ezarri nahi bada, adierazi beharko da lokala nolakoa den eta non kokatzen den, bulegoa noiz egonen den irekita eta hartarako zer baliabide material jartzen diren.
-Jarduera egokiro definitzeko behar diren beste agiri batzuk.
-Eskaera egiteko garairako ekintzak edo inbertsioak eginak badira, haien gastuen eta ordainketen frogagiriak, 6.1 puntuan adierazitakoaren arabera.
3.-Tramitazioa
Turismo Zerbitzuak, eskaerak ebaluatu ondotik, ebazpen proposamena eginen du.
Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, interesatuari eskatuko zaio akatsak zuzen ditzala hilabeteko epean, eta adieraziko zaio horrela egiten ez badu, eskaera ez dela onartutzat hartuko.
Organo eskudunak eskaeren ebazpen arrazoitua diktatuko du.
Ebazpena jakinarazteko bi hilabeteko epea izanen da, gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aitzina. Epe hori betetzen bada jakinarazpena egin gabe, eskaera ez da onartutzat joko.
4.-Laguntzak emateko irizpideak.
Eman beharreko laguntzen zenbatekoa aurrekontuko kredituak baino handiagoa bada, horien proportzio linealean banatuko da.
Laguntzak kalkulatzerakoan Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduko da, erasatekoa den kasuetan.
5.-Egiaztapena eta ordainketa
Laguntzak emateko orduan ondoko zenbatekoen aurrerakina ordainduko da:
-Elkarteak: emandako dirulaguntzaren ehuneko 50.
-Toki entitateak: emandako dirulaguntzaren ehuneko 30.
-Partzuergoak: emandako dirulaguntzaren ehuneko 75.
Onuradunek egindako jardueren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte 2000ko abenduaren 1a baino lehen, (aurkeztu eta diruz lagundutako proiektu guztiak) aurtengo azaroaren 20ra arte eta dauzkaten ordainagiriak. Aurkezten den dokumentazioan ez bada egiaztatzen dirulaguntzaren xede diren proiektu bakoitzaren % 50 egina dela, proiektuaren laguntza hartzeko kondizioa galdutzat joko da eta eman zaion laguntzaren partea deuseztatuko da.
Hala eta guztiz ere, ez da deuseztatuko:
1.-Proiektuak, beren ezaugarri bereziengatik, azaroaren 20tik abenduaren 31ra bitarten gauzatu beharrekoak direnean.
2.-Gauzatutako proiektua eta deialdirako aurkeztutakoa eduki eta norainoko berekoak direnean.
Baldin eta onuradunek aurkeztutako proiektu guztien % 80a burutu badute azaroaren 20a baino lehen, eskubidea izanen dute emandako dirulaguntzatik gelditzen dena aurrerakin gisa kobratzeko.
2001eko otsailaren 1a baino lehen onuradunek aurkeztu beharko dituzte azaroaren 20tik abenduaren 31 arte burututako jardueren egiaztagiriak eta inbertsio osoari dagozkion gainerako ordainagiriak.
Diruz lagundutako jardueren dokumentazio osoa jaso ondoren egiaztatu eginen da. Eginiko inbertsioak eta gastuak laguntzak emateko oinarri izandakoak baino txikiagoak badira, burutu denari doituko zaizkio.
Laguntzak egiaztatu eta likidatu ondotik gelditzen den dirua ordainduko da edo, hala behar denean, gehiegizko aurrerakinak itzultzea eskatuko da.
6.-Onuradunen betekizunak.
6.1. Izandako gastuak eta inbertsioak justifikatzea, fakturak eta ordainagiriak aurkeztuz. Horiek, dena den, martxoaren 23ko 89/1993 Foru Dekretuaren arabera eginen dira.
Frogagiri horiek azaldu beharko dira horretarako den formularioan, zeina Turismo Zerbitzuan eskura baitaiteke eta lehen adierazitako Interneteko helbidean. Formularioa bete eta paperean eta euskarri informatikoan aurkeztu behar da. Azken hori bidali daiteke bertan adierazten den posta elektronikoaren helbidera.
6.2. Laguntzen xedeko jardueren memoria aurkeztea.
6.3. Dinamizazio turistikoaren zerbitzua ezartzen bada, zerbitzu hori emateko pertsona edo pertsonak jarri beharko dira sei hilabetetan bederen. Gainera, argibide zerbitzua ere jartzen bada, baldintza hauek bete beharko dira:
6.3.1. Lokal bat izatea Argibide Bulegotako erabiltzeko. Bulego horrek itxura berdintsua behar du izan Nafarroako Gobernuko Turismoko Argibideetarako Bulegoen sarearekin alderatuta eta eduki behar ditu telefonoa, faxa eta idazmakina.
6.3.2. Turismoko Argibideetarako Bulegoa egokiro seinalatzea, Turismo Zerbitzuak finkatutako irizpideei jarraikiz.
6.3.3. Turismo Zerbitzuaren koordinazio irizpideei lotzea, informazio arloan, eskaera eta eskaintza turistikoaren datu biltzearen arloan eta Bulegoaren bidez egiten diren sustapen ekintzen arloan.
6.4. Jardueretan eta inbertsioetan Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren lankidetza agertaraztea.
6.5. Dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritako gainerako betekizunak.
7.-Laguntzen bateragarritasuna.
Deialdi honen xedeko laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publikoek, xede eta helburu bererako, ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin.
Onuradunak hartutako laguntzen zenbateko osoa jardueren kostua baino handiagoa bada, deialdi honetako laguntzak murriztu eginen dira jardueraren kostutik gorako zenbatekoan.
Dena den, deialdi honetan ezarritako laguntzak, programa europarrekin batera finantziatutakoak, ezin bateratzen ahal dira beste administrazio publikoek (horiek ere programa europarrekin batera finantziatutakoak direnean) xede eta helburu bererako ematen ahal dituztenekin.
Iragarkiaren kodea: A0005294