III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen direla ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukitutakoek egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Izena: Joseba Paternain Viana, U.C.D. Chantrea ordezkatuz (2000299). Jarduera: hidromasajerako ontzia eta erlaxatzeko eremua egiteko jarduera sailkatua berrikustea (jarduera handitzea). Tokia: Lucio Arrieta, z.g.
Izena: Andrés Laspalas Cambra, Casa Regional Comunidad Valenciana ordezkatuz (2000300). Jarduera: Valentziako etxerako egoitza. Tokia: Pedro Aranaz, 3-behea.
Izena: Benito Glaria Bronte, Confecciones Chile, S.A. ordezkatuz (2000303). Jarduera: arropa denda. Tokia: Arrieta, 25-behea.
Izena: Martín Lazcoz Irurieta (2000305). Jarduera: "Kato's" dantzalekua. Tokia: Juan de Labrit, 5-behea.
Izena: Francisco María Roda Abaurrea, Transportes Azkar, S.A. ordezkatuz (2000308). Jarduera: salgaien garraiorako biltegia izeneko jarduera sailkatua berrikustea. Tokia: Comarca I industrialdea (Agustindarrak), H-17 lurzatia.
Iruñean, bi milako ekainaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0005742