I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan da, hau da, arrantzaren arloan indarrean dagoen araute gia urratzeagatik Oscar Robledo Esteban jaunari ireki zaion 221/99 zehapen espedientearen jakinarazpena eta, ondorioz, agindu honen bidez adierazi den lege horren 59.4. artikuluan xedatutakoa beteko da.
"372/2000 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Oscar Robledo Esteban jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea urratz eagatik zehapena jartzen diona.
Oscar Robledo Esteban jaunari irekitako 221/99 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren otsailaren 14ko 129/2000 Foru Aginduaren bidez hasi zaio, karramarro seina ledunak harrapatzeagatik arrantza-barrutian, arrantza-baimenik eta barrutirako baimenik izan gabe. Oinarria Altsasuko Goardia Zibilak 1999ko uztailaren 2an egin duen salaketa da.
Karguen Plegua jakinarazi zaio baina salatuak ez du alegazio-idazkirik aurkeztu horretarako epean. Beraz, bidezko da bidean den zehapen prozedura administratiboari jarraipena ematea, karguen plegua dagoen horretan utziz.
Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Oscar Robledo Esteban jaunari 50.001 pezetako isuna jartzea eta arrantzarako baimena kentzea, baldin eta arau-haustea egin ondoren lortu bazuen, edo urte beteko epean baimena lortzeko debekua jartzea, egindako lege-hausteagatik, arestian aipatutako Foru Legearen 122.b. artikuluari jarraikiz, deusetan ere ukatu gabe Foru Lege horrexen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen merkatzea.
Pertsona desgaituak bere lizentzia eman beharko du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ekosistemen eta Paisajearen Ekologiaren Atalean (Alondegi kaleko 1.a, 1. solairua) edo, bestela, bere etxetik hurbilen dagoen Goardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Desgaitu-aldia zehapena administrazio mailan irmoa izanen den egunaren biharamunean hasiko da.
2. Arestian adierazi den foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, beti ere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:
a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epearen barrenean ordain dezala, foru agindua jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Urratzaileak ordain ditzala, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, eta ordain dezala tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.
c) Urratzaileak idatziz adierazi beharko du ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.
Baldin eta deskribatu den merkatze hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan o rdain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.
3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, foru agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.
4. Foru agindu honen kontra errekurtso arrunta jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpenaren egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26k o 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.
5. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mi milako apirilaren seian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A0005414