77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

819/2000 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Atarrabiako osasun etxea berritzeko obren gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Atarrabiako osasun etxea berritzeko obrak kontratatzeko. Hauek dira baldintza orokorrak:

-Kontratuaren xedea: Atarrabiako osasun etxea berritzeko obrak egitea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 21.705.245 pezeta, BEZa barne (130.451,15 euro).

-Ez da behin-behineko bermerik aurkeztu behar.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

-Proposamenen aurkezpena: hogeita sei egun naturaleko epean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean iragarriko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren.

Administrazio klausula partikularren eta teknikoen plegua eta proiektua lizitatzaileen eskura daude COPHELSAn (Fuente del Hierro, 19, Iruña).

Informazio teknikoa eskuratzeko: 948-429398 telefonoa; 948-429384 faxa.

Iruñean, bi milako ekainaren zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan agertzen

dena: Eranskina).

Iragarkiaren kodea: a0005876