III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- O L A I B A R
Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsirik
Olaibarko Udalak, 1999ko azaroaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, Olaben, 2. poligonoko 377. lurzatiari buruzkoa, Servicios y Arrendamientos del Norte enpresak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluarekin bat, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko juzkatzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.
Espedientea Udal idazkaritzan dago ikusgai.
Olaibarren, bi milako ekainaren zortzian. Alkatea, Mari Carmen Lizoáin Osinaga.
Iragarkiaren kodea: a0005660