I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoa betetzeko asmoz, Epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du. Aipatu deialdia 1999ko uztailaren 5eko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Ataleko buru izendatzeko proposamena onesten da, honako honenaldekoa hain zuzen:
JOAQUIN ARAMBURU OTAZU
2. Argitara bedi hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi milako ekainaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: A0005484