77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2000ko ekainaren 13ko 14:00etan, aurkeztu direla "Asociación Navarra de Gestores del Patrimonio Turístico Cultural" izeneko erakunde profesionalaren Estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta lanbide eremuak eskualde horretan aipatu jardueran ari eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak María José Gorretgé Castañón andrea (Cultura 5, S.L.) eta Ana Belén Mañeru Viguria andrea (Gesvall) dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahalko dute idatziz, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epearen barruan.

Iruñean, bi milako ekainaren hamalauan.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0005771