77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Oftalmologiako Barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Oftalmologiako Barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoa betetzeko asmoz, Epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du. Aipatu deialdia 1999ko apirilaren 7ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Oftalmologiako Barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostutarako izendapen proposamena onesten da, honako hauen aldekoa hain zuzen:

JOSE ANDENEGUI NAVARRO

ARANTZA REBOLLO AGUAYO

2. Argitara bedi hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0005485