III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
Irekitzeko litzentziari uko
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak honako ebazpen hau eman zuen bi milako apirilaren lauan:
"Natividad San Martín Larumbe andreak aurkeztu duen idazkia ikusirik, bertan azaltzen baitu baja hartu nahi duela Sadar kaleko 4 bis-behean duen traspaketeria jardueran, eskatutakoa onartzea erabaki dut, lokala irekitzeko 84-02-21ean emandako lizentziari ukoa egin diola ulertuz".
Ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da aukeran:
-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko hilabetean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0004939