I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
481/2000 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Traumatologia eta Zirugia Ortopedikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 7an eman 587/99 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Traumatologia eta Zirugia Ortopedikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara 1999ko uztailaren 5ean.
Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Traumatologia eta Zirugia Ortopedikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:
-Txanda irekia:
Onartuak:
SOLA RUBIO, REGINO
Baztertuak: Inor ez.
2. Izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun naturaleko epean, erreklamazioak aurkez ditzakete eta, akatsik bada, haiek zuzendu.
3. Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:
Mahaiburua: José Ramón Ayestarán Ruiz-Bazán jauna, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.
Ordezkoa: Mariano Lacarra López jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendaria.
Mahaikidea: Manuel Martínez Grande jauna, Espezializateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Ordezkoa: Mariano Martínez Vergara jauna, Espezializateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Mahaikidea: Javier Muñoa Arribillaga jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: Higinio Ayala Palacios jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Mahaikidea: Juan Carlos Arnedo Omeñaca jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezkoa: José Javier Catalán Andueza jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Idazkari ordezkoa: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hamarrean.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: a0005397