III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- NOAIN (ELORTZIBAR)
"Aireporturako errepide zaharraren egokitzapena" lana egiteko presako lehiaketa irekia
Noaingo (Elortzibar) Udaleko osoko bilkurak, 2000ko ekainaren 6n egindako bileran "Aireporturako errepide zaharraren egokitzapena" lana egiteko presako lehiaketa irekia ateratzea erabaki zuen bertan zirenen erabateko adostasunez.
-Modalitatea: plegu itxi bidezko presako lehiaketa publiko irekia.
-Aurrekontua: 27.510.300 pezeta, BEZa barne.
-Lanak gauzatzeko epea: lanen zuinketa eta hasteko akta jasotzen denetik hiru hilabete eta erdiko epea.
Baldintza teknikoei buruzko plegua, klausula administratibo bereziak eta proiektua proposamenak aurkezteko epearen amaiera arte Iruñeko Rubio papertegian, Bergamin kaleko 10.ean, egongo dira interesa duten guztien eskura.
-Behin betiko bermea: aurrekontuaren % 4.
-Proposamenak, enkanteari buruzko iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 13 egun naturaletan zehar aurkeztuko dira.
-Proposamenen irekitzea: Noaingo (Elortzibar) Udaletxean egingo da, Errege kalea 62-1., proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun naturalean, arratsaldeko 18etan.
Noain-Elortzibarren, bi milako ekainaren zazpian. Alkatea, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0005676