I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
488/2000 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Otorrinolaringologiaren barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 13an eman 340/00 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Otorrinolaringologiaren barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 48. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara 2000ko apirilaren 19an.
Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Erreumatologiaren barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:
-Txanda irekia:
Onartuak:
UCAR ECHAGUE, MARIA VICTORIA
Baztertuak: Inor ez.
2. Izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun naturaleko epean, erreklamazioak aurkez ditzakete eta, akatsik bada, haiek zuzendu.
3. Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Antonio Merino Díaz de Cerio jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.
Ordezkoa: Soledad Salvo Gonzalo andrea, Nafarroako Ospitaleko zuzendari-medikua.
Mahaikidea: Miguel Sainz Calleja jauna, langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: Javier Medina Sola jauna, langileen ordezkariek izendatua.
Idazkaria: José Ignacio Sola Jiménez jauna, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.
Idazkari ordezkoa: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hamaikan.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: a0005395