I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
627/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Bizkarreta-Gerendiango (Erroibar) Lerrokaduren Agiria 7. poligonoko 49. lurzatian aldatzeko espedientea, Aurelio Rey Belza jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.
Erroibarko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.
Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen Seigarren Xedapen Iragankorreko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Bizkarreta-Gerendiango (Erroibar) Lerrokaduren Agiria 7. poligonoko 49. lurzatian aldatzeko espedientea, Aurelio Rey Belza jaunak sustatua, behin betikoz onestea.
2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Aldaketaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.
3. Erroibarko Udalari, Bizkarreta-Gerendiango Kontzejuari eta Aurelio Rey Belza jaunari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako ekainaren bostean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A0005416