77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman ebazpena, ondotik azaltzen dena, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholean, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean xedatutakoa betetzeko:

"José Fernando Arana Pozo jaunak aurkeztu idazkia ikusirik, bertan baimena eskatzen baitu ibilgailu bat 14:00etatik 16:00etara aparkatze mugatu eta murriztuko eremuan, 1. sektorean, aparkatu ahal izateko, eskatutakoa ez onartzea erabaki dut aipatu sektore horretan bizilagunek beste inork ezin duelako aparkatu eta baimena ibilgailu bakarrarendako delako, hain zuzen ere, txartela duen horrendako."

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean.

Iruñean, bi milako maiatzaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0004940