77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

482/2000 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Anatomia Patologikoaren barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 30ean eman 956/1999 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Anatomia Patologikoaren barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara 1999ko irailaren 8an.

Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Anatomia Patologikoaren barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia:

Onartuak:

ACEBO MARIÑAS, ELVIRA

ALMUDEVAR BERCERO, ELENA

ATARES PUEYO, MARIA BEGOÑA

CUESTA MARTINEZ, LOURDES

DIAZ FERNANDEZ, MARIA LUISA

ELIZALDE EGUINOA, JESUS MARIA

GARCIA ARRANZ, MARIA PILAR

GARCIA GONZALEZ, MARIA ROSA

LAPLAZA JIMENEZ, MARIA YOLANDA

LLANOS CHAVARRI, MARIA CONCEPCION

LOPEZ UNZU, ANTONIO

MANRIQUE CELADA, MANUEL

MARTINEZ GARCIA, GERARDO

MONZON MUÑOZ, FRANCISCO JAVIER

REMON GARIJO, MARIA LOTO

RUIZ DE AZUA CIRIA, ANA YERANI

VALENTI PONSA, CARLA

VILLANUEVA SANCHEZ, MARIA CONCEPCION

Baztertuak: Inor ez.

2. Izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun naturaleko epean, erreklamazioak aurkez ditzakete eta, akatsik bada, haiek zuzendu.

3. Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

Mahaiburua: José Ramón Ayestarán Ruiz-Bazán jauna, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezkoa: Fernando Escolar Castejón jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: Begoña Repáraz Romero andrea, Espezializateko Batzorde Nazionalak izendatua

Ordezkoa: Espezializateko Batzorde Nazionalak izendatu beharreko sendagile espezialista bat.

Mahaikidea: Teresa Tuñón Alvárez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezkoa: José Morales Asín jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: José María Martínez-Peñuela Virseda jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: Begoña Larrinaga Liñero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Idazkari ordezkoa: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hamarrean.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: a0005398