III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- E G U E S I B A R
Plantilla organikoaren aldaketaren hasierako onespena (IV)
Eguesibarko Udalak, 2000ko ekainaren 8ko osoko bilkuraren erabakiaz bere plantilla organikoaren IV. aldaketa hasieran onestea erabaki zuen, administrari laguntzaile lanpostu berri bat sortuz. Honetara lehiaketa- oposaketa bidez sartu ahalko da eta D mailaren berezko dirusaria dagokio, % 12ko mailaren gehigarriarekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritar eta interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzkatzen dituzten alegazio eta kexak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondorengo hamabost egunetako epean.
Eguesen, bi milako ekainaren hamahiruan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jimenez.
Iragarkiaren kodea: A0005674