241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3394/2025 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Iñaki Torrea Goikoetxea jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (369/2025 prozedura arrunta).
3456/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, akats bat zuzentzen duena urriaren 31ko 3224/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako foruzain-agente lehenen berrogeita hamaika plaza barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eta ezartzen baitira proba teoriko-praktikoa egiteko eguna, ordua eta tokia. Akatsa ebazpenaren eranskinean dago.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
797/2025 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi bat onesten baita desgaitasunari lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten eskola adineko seme-alaben (3 eta 21 urte bitartekoak) familientzat, laguntza izan dezaten 2025-2026 ikasturteko eguberrietako eta 2026ko Aste Santuko eta udako eskola oporraldietan hezkuntza jardueretan izena emateagatik eta parte hartzeagatik sortzen zaizkien gastuak ordaintzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 860369.
104/2025 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza-deialdi hau onesten duena: "Nafarroako toki entitateentzako laguntzak ehizazainak kontratatzeko, 2026". NGDDB identifikazioa: 868128.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
152C/2025 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Nafarroako Ekintza eta Esku-hartze Sozialeko sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
161C/2025 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako bulego eta langelen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2025erako soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
166C/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Corellako Udaleko Langileen Akordio Kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
167C/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako gozoki, opil eta pastelen prestaleku eta fabriken sektorearen hitzarmen kolektiboko 2025erako soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
1.7. BESTELAKOAK
74/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularraren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2025eko azaroaren 17an eta 20an, 06:00etatik 08:30era arte, eta 2025eko azaroaren 29an, 13:55etik 23:30era arte, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako Enpresa Batzordeak deituta eginen den greba dela eta.
597/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira etxebizitzen errentamendu-kontratu berriei 2026an aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialekoak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak, bai eta errentamendu ordainerrezeko kontratu berriak ere.
222/2025 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 22ko 151/2025 Ebazpenean atzemandako akats materiala.
795/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, honako hauek aldatzen dituena: 534/2025 Ebazpena, abuztuaren 4koa, jarraibideak onesten dituena Nafarroan Lanbide Heziketaren Sistemako graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publikoetako antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta programa espezifikoei dagokienez, 2025-2026 ikasturtean; eta 221/2025 Ebazpena, apirilaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetako eskola egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi-mailako eta goi-mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak.
682/2025 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehazten baitira 2026rako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.
1332E/2025 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 131.650,20 euroko zenbatekoa askatzen baita Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Bizitegi-erabilerakoak ez diren eraikin pribatuetan amiantoa kentzeko funtsak" izeneko 740001 74100 7701 456204 partidaren kargura.
300/2025 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio "Karlos II.aren bihotzaren kutxa" eta haren edukia kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedienteari, ondasun higigarri gisa sailkatuta. Ondasun horren titularra Uxueko Andre Mariaren parrokia da.
BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA. Epatzea, Nafarroako Gobernuaren 2025eko abuztuaren 20ko Erabakiaren aurka aurkeztutako berrezartzeko errekurtsoan interesdun direnei. Erabaki horren bidez, "Berako bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzea (I. fasea; Bidasoaren ondoko pasealekua)" izeneko proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen da, nahitaez desjabetzeko.
ENKANTEA, Beriaingo ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, Leringo ondasun higiezin batena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Aldaketa, honako honen oinarrietan: deialdia, bete daitezen administrari-ofizialen lau lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez
ERGOIENA
Bigarren akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren izendapena
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
2026rako zerga-tasak
BAZTAN
Aldaketak, Baztango Ibar eta Unibertsitateko ordenantza, koto eta paramentu berrietan. Behin betiko onespena
BEINTZA-LABAIEN
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
BERIAIN
2026rako zerga-tasak. Jendaurrean jartzea
BETELU
2026. urteko karga tasak
BURLATA
Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea
CORTES
2026ko karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Jendaurreko aldia
DONAMARIA
Akats zuzenketa, 2/2025 aurrekontu-aldaketan
ESTERIBAR
Birpartzelazio proiektua Larrasoañako UE-1 exekuzio-unitatean. Jendaurrean jartzea
IMOTZ
Jarduera-lizentziaren eskaera. Haragitarako behien ustiategia
LERIN
2/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
MARTZILLA
Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
ELO
2026ko zerga-tasak
OTSAGABIA
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
RIBAFORADA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
SAN MARTIN UNX
TIRAPU
2025eko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
EGUESIBAR
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
VIANA
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
IRUÑEKO NAVACOR KOOPERATIBA-SOZIETATEA
Sozietatea desegitea
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es