241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

597/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira etxebizitzen errentamendu-kontratu berriei 2026an aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialekoak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak, bai eta errentamendu ordainerrezeko kontratu berriak ere.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatu ondoren, etxebizitzaren alorrean herritarrentzako zenbait laguntza-neurri ezartzen dituen abenduaren 21eko 22/2016 Foru Legearen bidez, aldatu egin zen etxebizitza babestuen gehieneko errenta-prezioaren kalkulua, eta, geroztik, kalkulu hori ez dago moduluaren balioaren menpe. 10 artikuluko c) letrak ezartzen duenez, indarreko prezioari aplikatuko zaio aurreko hamabi hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizeen Sistemako Indize Orokor Nazionalaren portzentajezko aldaketa, urte bakoitzeko azaroaren 30ean ezagunak diren azken datuak harturik.

2026. urteari begira, 2025eko azaroaren 30ean ezagutzen den azken datua, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen dituen Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera, 2025eko urriari dagokion indize orokorra da (2021eko oinarria), eta hilabete horretan KPIaren urteko aldakuntza-tasa %3,1 zen. Esan behar da KPI orokorraren urteko aldakuntza-tasa %2,7 izan zela Nafarroan.

Balio hori (%3,1) aplikatuz Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 730/2024 Ebazpenean ezarritako aurreko prezioei, ateratzen dira etxebizitzen errentamendu-kontratu berriei 2026an aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak (ABBOE), 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak.

2026rako prezio horiek, metro erabilgarri eta hilabete bakoitzeko gehieneko prezio gisa adieraziak, eta, garajearen kasuan, hileko gehieneko prezio gisa (garaje osoarengatik eta haren azalera edozein dela ere), hauek dira:

Iruñerrian, Tuteran, Lizarran eta Tafallan dauden etxebizitzak

Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko

Etxebizitza

6,86 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

76,07 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,53 euro

Nafarroako gainerako udalerrietan dauden etxebizitzak

Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko

Etxebizitza

6,47 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

76,07 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,53 euro

Bestalde, Nafarroan etxebizitza ordainerraza izateko eskubideari buruzko ekainaren 30eko 9/2025 Foru Legearen onespenarekin, errentamendu ordainerrezeko araubide berria sartu da babes ofizialeko etxebizitzen multzoan.

10/2010 Foru Legearen 10.2.f) artikuluak ezartzen du errentamendu ordainerrazeko kontratuen hasierako gehieneko errenta-prezioa: "f) Errentamendu ordainerrazeko araubidekoak diren babes ofizialeko etxebizitzen errentamendu-kontratuei aplikatzekoa zaien hasierako hilabete-errentaren gehieneko prezioa izanen da 8,25 euro/etxebizitzaren m² erabilgarri bakoitzeko; 72,47 euro garaje-plazagatik; eta 2,41 euro/ trastelekuaren eta gainerako eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko. Prezioa %2 eguneratuko da urtero".

Nafarroan dauden alokairu ordainerrezeko etxebizitzak

Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko

Etxebizitza

8,25 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

72,47 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,41 euro

Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta erabiliz Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zuen abuztuaren 30eko 66/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. %3,1eko aldaketa aplikatzea araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzen eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuen errentamendu-kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak 2026rako zehazteari begira. Aldaketa hori Kontsumoko Prezioen Indize (KPI) orokorraren urteko tasari dagokio (2021eko oinarria), 2025eko urrian kalkulaturik, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10.2 artikuluan xedatuta dagoen bezala.

2. Errentamendu-kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak ezartzea, 2026an indarrean egonen direnak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak:

Iruñerrian, Tuteran, Lizarran eta Tafallan dauden etxebizitzak

Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko

Etxebizitza

6,86 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

76,07 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,53 euro

Nafarroako gainerako udalerrietan dauden etxebizitzak

Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko

Etxebizitza

6,47 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

76,07 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,53 euro

3. Babes ofizialeko etxebizitzen errentamendu-kontratu berrietarako, errentamendu ordainerrezeko araubidean, 2026an indarrean egonen diren gehieneko prezio hauek zehaztea, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10.2.f) artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Nafarroan dauden alokairu ordainerrezeko etxebizitzak

Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko

Etxebizitza

8,25 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

72,47 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,41 euro

4. Ebazpen hau igortzea babes ofizialeko etxebizitzak alokatzen dituzten enpresa edo entitate guztiei, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluko kideei, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari eta Etxebizitza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.

Iragarkiaren kodea: F2515173