241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

167C/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako gozoki, opil eta pastelen prestaleku eta fabriken sektorearen hitzarmen kolektiboko 2025erako soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako gozoki, opil eta pastelen prestaleku eta fabriken sektorearen hitzarmen kolektiboko 2025erako soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31002705011981), erregistro honetan 2025eko uztailaren 2an sartu zena eta 2025eko martxoaren 18an izenpetu zutena ELA eta UGT sindikatuek eta Empresarios Artesanos de Pastelería, Heladería y Bombonería (ANEP) elkarteak, eskatutako bidezko zuzenketen ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 13an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

NAFARROAKO GOZOKI, OPIL ETA PASTELEN PRESTALEKU ETA FABRIKEN SEKTOREAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA

Iruñean, 2025eko martxoaren 18ko 15:00etan, Nafarroako gozoki, opil eta pastelen prestaleku eta fabriken sektorearen hitzarmen kolektiboaren (kode zenbakia: 31002705011981) negoziazio-mahaia bildu da. Honako erakunde eta ordezkari hauek osatzen dute:

–Empresarios Artesanos de Pastelería, Heladería y Bombonería (ANEP) elkartearen izenean:

  • Javier San Miguel Inza jauna.
  • Jordi Solé Fornells jauna.

–ELA sindikatuaren aldetik:

  • Hecto Peñalver Primo jauna.

–UGT sindikatuaren aldetik:

  • Baltasar García Salaberri jauna.

ADIERAZTEN DUTE:

Hitzarmen kolektiboaren 18. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hitzarmeneko tauletako soldatak eguneratu behar dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eguneratzeko irizpide den kontsumoko prezioen indizea ezagutu ondoren.

Behean sinatzen duten alderdiek ekitaldi honetarako behar den legitimazioa aitortzen diote elkarri, une honetan indarrean den hitzarmen kolektiboaren testukoa delako.

Ekitaldia hasita, dagozkion taulen berri eman da.

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Empresarios Artesanos de Pastelería, Heladería y Bombonería (ANEP) elkartearen eta ELA eta UGT sindikatuen ordezkariek onetsi eta izenpetu dituzte Nafarroako gozoki, opil eta pastelen prestaleku eta fabriken sektorearen hitzarmen kolektiboko soldata taulak, 2025eko urtarrilaren 1etik indarrean izanen direnak. Erabaki honi erantsita doaz.

Taulak kalkulatzeko, 2024ko taulei %3,30 aplikatu zaie, behin eguneratu direla 2024ko KPIaren emaitzari dagokion beste %0,5 gehituta.

Bigarrena.–Langileen Estatutuaren 90. artikuluan ezarritakoa betez, akta hau eta taulak lan agintaritza eskudunari igortzen zaizkio, haien berri eduki dezan, eta berariaz eskatzen zaio behar dena xedatu dezala horiek erregistratzeko, gordailutzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hirugarrena.–Behean sinatzen dutenek, bat etorriz Hitzarmen eta lan akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 6.1.A) artikuluan ezarritakoarekin, Juan Ramón Doral Brun jauna izendatzen dute soldata taulak 2025. urterako berrikusteari buruzko akta hau telematikoki erregistratzeko.

Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, bilera bukatu da eta, adostasunaren adierazgarri, bertaratutakoek honako akta hau sinatu dute, goian aipatu toki eta egunean.

I. ERANSKINA.–2025EKO SOLDATA TAULAK

KATEGORIAK

OINARRIZKO SOLDATA

EUROAK

2025. URTEA

ANTZINATASUNA KALKULATZEKO OINARRIA

2025. URTEA

Arduraduna

63,01

40,59

1. mailako ofiziala

56,23

38,8

2. mailako ofiziala

51,05

36,96

3. mailako ofiziala

49,31

36,11

Laguntzailea

47,55

35,27

Garbitzailea

41,01

32,96

Peoia

46,09

33,48

Saltzailea

47,55

35,27

Prestakuntza kontratuak:

Lehen urtekoa

34,56

Bigarren urtekoa

39,19

22. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

2025/01/01etik 2025/12/31ra: 2,95 euro.

24. artikulua. Laneko arropa.

2025/01/01etik 2025/12/31ra: 35,99 euro.

27. artikulua. Aparteko orduak.

2025/01/01etik 2025/12/31ra:

Arduraduna: 16,55 euro.

Ofiziala: 15,28 euro.

Gainerako langileak: 14,01 euro.

42. artikulua. Aseguru poliza.

a) Lan-istripuak edo lanbide-gaixotasunak eragindako ezintasun absolutuaren edo osoaren kasuetan, honako kalte-ordain hau ezartzen da:

2025. urtean: 68.858,82 euro.

b) Lan-istripuak edo lanbide-gaixotasunak eragindako heriotzaren kasuan, hitzarmen honen indarraldiko urteetarako kalte-ordainen zenbateko hauek ezartzen dira:

2025. urtean: 59.079,81 euro.

Iragarkiaren kodea: F2515105