2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Aldaketa, honako honen oinarrietan: deialdia, bete daitezen administrari-ofizialen lau lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko azaroaren 11ko erabaki baten bidez, onetsi zen aldatzea 6. atala, honako deialdi honen oinarrietan: deialdia, bete daitezen administrari-ofizialen lau lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez, Berriobeitiko Udalean. Hala, honela idatzita geldituko da:
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi, eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.2.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galdera sorta bati. Galderak test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.
Ariketa honengatik gehienez 40 puntu emanen dira, eta gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Erantzun okerrak zigortu eginen dira, galdera zuzen baten puntuazioaren laurdenarekin.
6.2.2. Bigarren proba: praktikoa. Kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dira, II. eranskinean adierazitako gairen bati buruz. Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko.
Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko zenbat denbora egonen den.
6.2.3. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira, bada, ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez dutenak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ez eta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, bolaluma urdina edo beltza izan ezik.
6.2.4. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu kalifikazioen zerrenda eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua, Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoan.
6.2.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du, interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten, modu telematikoan.
6.2.6. Oposizioaldia 2026ko otsailetik aurrera hasiko da.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan ezarriko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren. Epaimahaiak hurrengo probetarako deialdiak argitaratuko ditu Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoan, 48 orduko aurrerapenarekin, gutxienez; bertan adieraziko du proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda, bai eta proba hori non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.
Oposizioaldiko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena, bai eta bolaluma urdina edo beltza ere. Prozesutik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2.7. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, baldin eskabidean hala eskatu badute.
6.3. Lehiaketaldia. Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz. Merezimenduak agiri bidez frogatu beharko dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Horrela egin ezean, ez dira aurkeztutzat hartuko. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
6.3. Merezimenduen baremoa. Lehiaketaldian, 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen.
6.3.1. Laneko esperientzia. Gehienez ere 20 puntu.
a) Edozein administrazio publikotan administrari-ofizialaren lanetan benetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 3 puntu urteko.
b) Edozein administrazio publikotan administrari laguntzailearen lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 2 puntu urteko.
Egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:
a) Bete diren lanpostuen maila, haietan eskatutako titulazioa eta lanpostuen izena.
b) Urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
c) Lanaldi partzialean egindako zerbitzuak berdin baloratuko dira, lanaldia edozein izanik ere.
d) Beste zerbitzu batzuekin aldi berean egindako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.
e) Lanean egindako denbora baloratzeko, aurkeztu beharko da, zerbitzuak zein administraziotan egin diren, harexek eginiko ziurtagiri bat, frogatzen dituena betetako eginkizunak eta adierazten duena lanpostu horretarako eskatu zen titulazioa.
6.3.2. Prestakuntza. Deialdiko lanpostuaren edukiarekin lotutako prestakuntza jarduerak baloratuko dira, baldin antolatu badituzte erakunde ofizialek, zentro publikoek eta unibertsitateek, eta 10 puntu emanen dira gehienez:
–Ofimatikako ikastaroak (Word, Excel, Outlook):
- 0,10 puntu, 10 eta 15 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko.
- 0,20 puntu, 16 eta 30 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko.
- 0,30 puntu, 30 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko.
Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak, ez eta zer iraupen izan duten zehazten ez dutenak ere.
6.3.3. Euskara, 22., 23. eta 24. plazei dagokionez.
Udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan xedatutakoari jarraikiz, eta bat etorriz 97/2024 Foru Dekretuan ezarritako portzentajearekin, euskararen balorazioa %7koa izanen da, merezimenduen baremoaren gainerakoari esleitutako puntuazioari dagokionez (foru dekretu horrek arautzen du nola baloratu merezimenduak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko). Hortaz, euskara jakiteagatik gehienez ere 2,1 puntu emanen dira, B1 titulua edukiz gero. Horien azpiko titulazioei puntu hauek emanen zaizkie: A1 tituluak 0,42 puntu izanen ditu, A2 tituluak 0,84 puntu, B2 tituluak 2,1 puntu eta C1 tituluak 2,1 puntu.
Frogatzen ahalko da hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriarekin edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioarekin, eta eskabideari erantsi behar zaio agiri horren fotokopia konpultsatua.
Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du eskuratutako puntuazioa, Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoan, bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuta.
6.3.4. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du, interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten, modu telematikoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriobeitin, 2025eko azaroaren 17an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2515118