2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea
Udal honetako alkateak, 2025eko azaroaren 18an, 2840 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
Udal honetako alkatea udalerritik kanpo izanen denez, bidezko arrazoiengatik, 2025eko abenduaren 6tik 8ra, biak barne, eta kontuan harturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua, lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,
EBATZI DUT:
1. Jose María Noval Galarraga lehen alkateordeari eskuordetzan ematea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2025eko abenduaren 6tik 8ra, biak barne.
2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, ezarririk daudenak Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez.
3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.
Burlatan, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2515136