241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2026ko karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Jendaurreko aldia

Cortesko Udalak, 2025eko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak, bai eta tasak, tarifak, eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak eta arauak aldatzea ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cortesen, 2025eko azaroren 21ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2515321