241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da Martzillako Udalak ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zergaren ordainagiriak kobratuko dituela, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduarekin.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira 2025eko azaroaren 30ean, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte nahitaez herriko banku bulegoetan.

Borondatez ordaintzeko epea 2025eko azaroaren 14tik 29ra da, eta 2025eko azaroaren 30ean amaituko da. Egun horretan, bada, bidaliko dira kobratzera ordainagiriak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbidera bidaliko dira. Hala ere, zergadunak agiri hori ez badu jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

Martzillan, 2025eko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2515057