2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2025eko azaroaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza fiskal hauen aldaketa:
–Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza.
–Estolderia-sarearen tasa arautzen duen ordenantza.
–Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko lurzatiak okupatzearen tasak arautzen dituen ordenantza.
–Gimnasioko instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
–Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantza.
–Hirigintzako izapideak eta beste izapide batzuk egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Otsagabian, 2025eko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
Iragarkiaren kodea: L2515051