241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2026ko zerga-tasak

Eloko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2026ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten honako zerga-tasa hauek:

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:

  • Oin berriko eraikinetarako eta zaharberritze osoetarako: 900,00 euro metro koadro eraiki bakoitzeko.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 600,00 euro gauzatzen den metro koadro bakoitzeko.

–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1. Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

2. Karga-tasa: %25.

Lurraren kontribuzioa:

1. Hiri finka: %0,25.

2 Landa-finka: %0,25.

Elon, 2025eko azaroaren 20an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2515223