241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

161C/2025 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako bulego eta langelen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2025erako soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako bulego eta langelen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2025. urterako soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31005105011984), erregistro honetan 2025eko urriaren 30ean sartu zena eta 2025eko urriaren 17an sinatu zutena CCOOk, UGTk, LANKIDEk eta ASEODENek (Nafarroako bulego eta langelen elkarteak).

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 6an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iruñean bildu dira, 2025eko urriaren 17an, 11:30ean, behean zerrendatzen diren pertsonak, haiek sinatzen baitute Nafarroako bulegoen eta langelen sektoreko hitzarmena, sektoreko sindikatu nagusiak ordezkatuz, eta bestetik, ASEODEN Nafarroako bulego eta langelen elkarteak.

ERABAKITZEN DUTE

Legezko gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri egintza honetarako, eta, horrenbestez,

Lehena.–2025eko soldaten berrikuspenaren taulen idazketa 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nafarroako bulego eta langelen hitzarmenaren 6. artikuluak ezartzen du (2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 14koa) 2025. urteko soldaten taulak berrikusiko direla, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Taulen igoera %4,05ekoa izanen da; izan ere, kopuru hori honako hauen arteko aldea da: KPIa (%18,10) –%18tik %21era bitarteko zatiari %50eko muga aplikatuta– eta hitzarmenaren indarraldian ezarritako igoerak (%14).

I. eranskinean ageri dira igoera hori aplikatuta duten taulak.

Bigarrena.–Erregistroa eta argitalpena.

Langileen Estatutuaren 90. artikuluan ezarritakoa betez, akta hau eta taulak lan agintaritza eskudunari igortzen zaizkio, haien berri eduki dezan, eta berariaz eskatzen zaio behar dena xedatu dezala horiek erregistratzeko, gordailutzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hirugarrena.–Eskuordetza eta erregistrorako baimena.

Behean sinatzen dutenek, bat etorriz Hitzarmen eta lan akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 6.1.A) artikuluan ezarritakoarekin, Juan Ramón Doral Brun jauna izendatzen dute soldata taulak 2026. urterako berrikusteari buruzko akta hau telematikoki erregistratzeko.

Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, bilera bukatu da eta, adostasunaren adierazgarri, bertaratutakoek honako akta hau sinatu dute, goian aipatu toki eta egunean.

Langileen izenean:

UGTren izenean, Amaia Villanueva.

CCOOren izenean, Gorka Arias.

Lankideren izenean, Roberto Esain.

Enpresen izenean:

Juan Ramón Doral Brun jauna.

I. ERANSKINA.–2025EKO SOLDATEN BERRIKUSPENA

2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

2025eko TAULA

TALDEA

EGUNEKOA

HILEKOA

URTEKOA

I

75,49

2.294,99

34.424,79

II

72,46

2.202,79

33.041,91

III

69,45

2.111,33

31.669,93

IV

60,39

1.835,84

27.537,65

V

57,37

1.744,01

26.160,22

VI

54,36

1.652,55

24.788,24

VI

2. urtea

49,29

1.498,29

22.474,38

1. urtea

43,65

1.326,98

19.904,64

VII

41,38

1.258,01

18.870,20

Prestakuntza kontratuak

Iragarkiaren kodea: F2514637