1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Leringo ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko irailaren 29an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03476.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200103476
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra:
Leringo 6.938 zenbakiko finka, 2081. liburukia, 83. liburua, 5. folioa, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua.
HIRI FINKA: Leringo eraikina, eraikitzen ari dena, Kale Nagusiko hamaseian, ehun eta zazpi metro eta laurogeita lau dezimetro koadrokoa. Korridorearen bi aldeei erantsita lursail bat du, hogeita zazpi metro eta hamasei dezimetro koadrokoa, gero azalduko dena. Hau da, guztira, ehun eta hogeita hamabost metro koadroko azalera. Finka osoak muga hauek ditu: sartu eta eskuinaldean, Javier Ulibarrena; ezkerraldean, Santiago Lorente; atzealdean, Bueno "El Churrero" eta Javier Ulibarrena.
Katastrokoa: Lerinen. 1. poligonoa, 494. lurzatia, 1. azpiarea, 1., 4., 5. eta 6. hiri-unitateak.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002431887QR.
KODEAK | HELBIDEA | AZALERAK (m²) | ERABILERA NAGUSIA, HELBURUA EDO LUR MOTA |
1 494 1 1 | KALE NAGUSIA 16, behea | 18,14 | MERKATARITZAKO LOKALAK |
1 494 1 4 | KALE NAGUSIA 16, behea | 310,41 | ETXEBIZITZA |
1 494 1 5 | KALE NAGUSIA 16, behea | 11,75 | NEKAZARITZAKO BILTEGIA |
1 494 1 6 | KALE NAGUSIA 16, behea | 34,01 | ZOLADURA |
Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak: ez dago horren berri.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2515154