2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
2025eko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Jarraikiz ezarritakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Alkatetzaren 2025eko azaroaren 11ko ebazpen baten bidez onetsi dira aurtengo lurraren gaineko kontribuzioaren likidazioari dagozkion kuotak. Orobat, ezarri da borondatez ordaintzeko epea 2025eko azaroaren 12tik abenduaren 12ra izanen dela, biak barne.
Jakinarazpenean adierazitako banku-entitatean ordaindu behar dira; ordainagiri helbideratuak, berriz, borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira, kobratzeko.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, behar denean, sortzen diren kostuak ere bai.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aurretiaz eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Tirapun, 2025eko azaroaren 12an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.
Iragarkiaren kodea: L2514905