Iragarkia
241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
795/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, honako hauek aldatzen dituena: 534/2025 Ebazpena, abuztuaren 4koa, jarraibideak onesten dituena Nafarroan Lanbide Heziketaren Sistemako graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publikoetako antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta programa espezifikoei dagokienez, 2025-2026 ikasturtean; eta 221/2025 Ebazpena, apirilaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetako eskola egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi-mailako eta goi-mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emandako abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E gradu-eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen 2025-2026 ikasturterako jarraibideak, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloei eta espezializazio-ikastaroei dagozkienak, Nafarroako lurralde eremuan.
Ebazpen horren eranskineko zenbait jarraibidetan modu desegokian zehazten dira Lanbide Heziketako programa eta proiektu espezifikoetan irakasleek eman beharreko lanaldi-orduak haien ordutegi pertsonalean seinaleztatzeari buruzko alderdiak. Ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunaren arabera, lanaldi osoa duten irakasleek astean 18 orduko eskola-ordutegia eta 7 ordu osagarri izan beharko dituzte; hau da, 25 ordu astean, horrela ezartzen baitu 225/1998 Foru Dekretuaren 24.1 artikuluak –225/1998 Foru Dekretua, uztailaren 6koa, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatzen dituena–. Lanbide-heziketako programa eta proiektu espezifikoetan eman beharreko orduak bi zeregin-mota hauetakoren batean eman beharreko ordu osagarri gisa adierazi behar dira, behar bezala: "ECDPI (ikastetxea koordinatzeko eta plangintza instituzionaleko dokumentuak egiteko lanak)" eta "TPP (didaktika-departamentuek proposatutako zereginak, planak eta proiektuak)".
Bestalde, honako alderdi hauek zehazten dira Itunean: batetik, oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera, adierazten da nork ebatzi behar duen enpresa batean –edo, ikastetxearen tipologiaren arabera, enpresa edo pareko erakunde batean– prestakuntza jasotzeaz salbuesteko eskaera; bestetik, enpresa edo pareko erakundean prestakuntza egin ondotik ikastetxera itzultzeko daten akatsak zuzentzen dira; horrez gain, hezkuntza-sistemako lanbide-orientazioko batzorde kolegiatuaren osaera eguneratzen da, era horretan lanbide-gaitasunen estandarrei lotutako lanbide-moduluetako irakasleek ere parte hartu dezaten; eta, azkenik, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako ebaluazioari buruzko jarraibideak ematen dira.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 14koa 221/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetako eskola-egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi-mailako eta goi-mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzetako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak.
Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetako ikasturte-bukaerako datak ezartzeko, kontuan hartu behar da Unibertsitatera Sartzeko Probara (USP) aurkezten diren bigarren mailako ikasleek ikasleek aukera izan behar dutela USParen behin betiko emaitzak argitaratu baino lehen unibertsitateari egiaztatzeko zikloa gainditu dutela.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du, zeinaren bidez aldatzen baitira, alde batetik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpena –era horretan behar bezala islatzeko lanaldi osoa duten irakasleen eskola-ordutegiari dagokionez Ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean adostutakoa, bai eta lehenago adierazitako aldaketak ere–, eta, beste aldetik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 221/2025 Ebazpena –era horretan goi-mailako zikloetako bigarren mailako ikastaroaren bukaera-data egokitzeko, horrela NUPeko Unibertsitatean Sartzeko Probaren (USP) egutegira egokitzeko–.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen 1. eranskinean adierazten diren jarraibideak aldatzea, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendariaren abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 1. eranskinari dagozkionak. Ebazpen horren bidez onesten dira Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E gradu-eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako jarraibideak, 2025-2026 ikasturtekoak, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloei eta espezializazio-ikastaroei dagozkienak, Nafarroako lurralde-eremurako. Jarraibide horiek, horrenbestez, ebazpen honen eranskinean adierazten den moduan idatzita gelditzen dira.
2. 221/2025 Ebazpenaren eranskinean adierazitako jarraibideak aldatzea (221/2025 Ebazpena, apirilaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetako eskola-egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak onesteko: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi-mailako eta goi-mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzetako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak). Ebazpen honen 2. eranskinean adierazitakoaren arabera eginen dira aldaketak.
3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari, eta hezkuntza entitate eta ikastetxeei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko azaroaren 13an.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat.
107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak aldi baterako ordeztuko dituztenak.
1. ERANSKINA.–ABUZTUAREN 4KO 534/2025 EBAZPENAREN ERANSKINEKO 2., 20., 27., 29., 30., 32., 44., 47., 48., 56., 58., 74. ETA 83. JARRAIBIDEEN ALDAKETA. EBAZPEN HORREN BIDEZ ONESTEN DIRA LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO D ETA E GRADU-ESKAINTZAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXEEN FUNTZIONAMENDURAKO JARRAIBIDEAK, 2025-2026 IKASTURTERAKO, OINARRIZKO, ERDI- ETA GOI-MAILAKO ZIKLOEI ETA ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROEI DAGOZKIENAK, NAFARROAKO LURRALDE-EREMUAN
1.–I. kapituluko 2.c) jarraibidearen lehenengo paragrafoaren aldaketa.
Testu hau izanen du III. kapituluko 2. jarraibidearen c) apartatuko paragrafoak:
"c) Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du lanbide-arlo bakoitzeko irakasle bati edo batzuei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat, ikastetxeko etengabeko prestakuntzaren arduradunaren edo arduradunen laguntzaile gisa aritzeko, dagokion lanbide-arloan. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-FPC2" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-FPC2" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean.
2.–I. kapituluko 2.d) jarraibidearen lehenengo gidoiko paragrafoaren aldaketa.
Testu hau izanen du I. kapituluko 2. jarraibidearen d) apartatuko lehenengo gidoiari dagokion paragrafoak:
"–Irakasle laguntzaileek c) atalean aipatzen diren ordu osagarrietako bat esleituta edukitzea bere ordutegian, ostegunetan, 13:00etatik 14:00etara, betiere ikastetxearen antolamenduak horretarako aukera ematen badu."
3.–II. kapituluko 20.c) jarraibidearen lehenengo paragrafoaren aldaketa.
Testu hau izanen du III. kapituluko 20. jarraibidearen c) apartatuko paragrafoak:
"c) Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du lanbide-arlo bakoitzeko irakasle bati edo batzuei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat, ikastetxeko lanbide-gaitasunak egiaztatzeko arduradunaren laguntzaile gisa aritzeko, dagokion lanbide-arloan. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-ACP2" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-ACP2" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean.
4.–II. kapituluko 20.e) jarraibidearen lehen gidoiaren aldaketa.
Testu hau izanen du II. kapituluko 20. jarraibidearen e) apartatuaren lehen gidoiari dagokion paragrafoak:
"–Irakasle laguntzaileek c) apartatuan aipatzen diren eskola-ordu osagarrietako bat esleituta edukitzea beren ordutegi pertsonalean, ahal dela asteartetan, bosgarren eskola-orduan."
5.–II. kapituluko 27. jarraibidearen d) apartatuaren hurrengo paragrafoen aldaketa.
Testu hau izanen dute idatzita II. kapituluko 27. jarraibidearen d) apartatuaren hurrengo paragrafoek:
"Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 131.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, matrikulatuta dagoen ikastetxean aurkeztuko du salbuespen-eskaera interesdunak. Ikastetxe publikoetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta pribatu ez-itunduetan, salbuespen-eskaera, aurkezten diren dokumentu guztiekin batera, honako hauek osatutako batzorde batek ebaluatuko du:
–Ikasketaburua.
–Idazkaria.
–Kanpoko Lanbide Jardueren Departamentuko burua.
–Kasuan kasuko lanbide-arloko departamentuko burua.
Erabakiak akta batean jasoko dira, bai eta, hala badagokio, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egitetik osorik edo partez salbuesteko proposamena ere. Salbuespen partzialen kasuan, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren programazioa eta iraupena zehaztuko dira, bai eta bertan parte hartuko duten ikaskuntza-emaitzak ere.
Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren salbuespen osoa erabakitzen bada, eskatzailearen ikasketa-espedientean jasoko da, eta han erregistratuko da SALBUETSIA izan dela adierazita.
Salbuespen partzialaren kasuan, hartutako erabakia ikasleari igorriko zaio, bai eta enpresa batean edo pareko erakunde batean egin behar duen prestakuntzaren zatiari buruzko informazioa ere.
Ikasleek aurkeztutako dokumentazio guztia, bai eta salbuespen-eskaera izapidetzeko prozesuan prestatutakoa ere, ikaslearen ikasketa-espedientean artxibatuko da."
6.–III. kapituluko 29.h) jarraibidearen bigarren gidoiaren (2. aukera) paragrafoaren aldaketa.
Testu hau izanen du III. kapituluko 29.h) apartatuaren bigarren gidoiari dagokion paragrafoak:
"–2. aukera. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza sekuentzia bakar batean egitea, oro har, ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoen artean, zikloko lehen ikasmailaren kasuan, eta ikasturteko hiru hiruhilekoetatik edozeinetan, zikloko bigarren ikasmailaren kasuan. Kasu horretan, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren sekuentzia 2025-2026 ikasturteko eskolak bukatzeko data baino gutxienez hilabete bat lehenago bukatu beharko da (ezarritako eskola-egutegiaren arabera, non eskolen bukaera-data 2026ko ekainaren 18a baita), lehen ikasmailen kasuan; eta, gutxienez, 2025-2026 ikasturteko eskolak bukatzeko data baino 3 aste lehenago (ezarritako eskola-egutegiaren arabera, non eskolen bukaera-data 2026ko ekainaren 18a baita), bigarren ikasmailen kasuan. Beraz, aldatu egiten da Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 221/2025 Ebazpenaren eranskineko 3.c) baldintzan enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza bukatzeko adierazitako data (ebazpen horren bidez, 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegia eta ordutegi orokorra egiteko jarraibideak onesten dira). Izan ere, lehen ikasmailen kasuan, bukatzeko mugaeguna 2026ko maiatzaren 20a izanen da, eta, bigarren ikasmailen kasuan, 2026ko maiatzaren 27a.
7.–III. kapituluko 30. jarraibidearen e) apartatuaren hurrengo paragrafoaren aldaketa.
Testu hau izanen du III. kapituluko 30. jarraibidearen e) apartatuaren hurrengo paragrafoak:
"Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren plangintza, kudeaketa eta garapena egiteko, zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du jarraibide honetan zerrendatutako irakasleei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-FPD" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-FPD" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean.
8.–III. kapituluko 32. jarraibideko hirugarren paragrafoaren aldaketa.
Testu hau izanen du II. kapituluko 32. jarraibideko hirugarren paragrafoak:
"Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren jarraipenean zuzeneko lankidetza egiteko, zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du jarraibide honetan zerrendatutako irakasleei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-FPD" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-FPD" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean.
9.–III. kapituluko 44.2 jarraibidearen a), b), c), d), e), g) eta h) apartatuen aldaketa.
Testu hau izanen dute III. kapituluko 44.2 jarraibidearen a), b), c), d), e), g) eta h) apartatuek:
"a) Berrikuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
"Zuzendaritza-taldeak erabakiko du LH-Think/Innova programako berrikuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartzen duten irakasleei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-INV" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-INV" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean. Gainera, proiektua LH-Think/Innova programakoa bada, beste ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-INV2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu berean parte hartzen duten irakasleek asteko ordutegian bat etortzeko moduan esleituak izan ditzaten ordu osagarriak.
b) ATecA ikasgelako erreferentziazko irakaslea.
Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du ATecA gelako erreferentziako irakasleari esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-ATC" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-ATC" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean.
Ikastetxeetan ATecA ikasgelen erreferentziazko irakasleen artean koordinazioa sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak bideak jarriko ditu irakasle horiek astearteetan laugarren eta bosgarren eskola-orduetan izan ditzaten esleiturik aurreko apartatuan aipatzen diren eskola-ordu osagarri horiek.
c) Berrikuntza metodologikoko proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du LH-Think/Kimua programako berrikuntza metodologikoko proiektuetan parte hartzen duten irakasleei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-KIM" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-KIM" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean. Gainera, proiektua LH-Think/Kimua programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-KIM2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu berean parte hartzen duten irakasleek asteko ordutegian bat etortzeko moduan esleituak izan ditzaten ordu osagarriak.
d) Ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
"Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du LH-Think INIZIA programako ekintzailetza-proiektuetan parte hartzen duten irakasleei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-INZ" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-INZ" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean. Gainera, proiektua LH-Think/INIZIA programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-INZ2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu berean parte hartzen duten irakasleek asteko ordutegian bat etortzeko moduan esleituak izan ditzaten ordu osagarriak.
e) Lanbide Heziketa sustatzeko eta garatzeko proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du LH-Think/FUTURA programako proiektuetan parte hartzen duten irakasleei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-FUT" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-FUT" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean. Gainera, proiektua LH-Think/FUTURA programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-FUT2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu berean parte hartzen duten irakasleek asteko ordutegian bat etortzeko moduan esleituak izan ditzaten ordu osagarriak.
g) Lankidetza eta elkartruke proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
"Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du LH-Think/COLABORA programako ekintzailetza-proiektuetan parte hartzen duten irakasleei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-COL" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-COL" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean. Gainera, proiektua LH-Think/COLABORA programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-COL2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu berean parte hartzen duten irakasleek asteko ordutegian bat etortzeko moduan esleituak izan ditzaten ordu osagarriak.
h) Nazioarteratze proiektuetan (POCTEFA, ERASMUS+...) parte hartzeko baliabideak.
Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du nazioarteratze-proiektuetan (POCTEFA, ERASMUS+ SPORT, ERASMUS+ KA2...) parte hartzen duten irakasleei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-PIN" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-PIN" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean. Gainera, beste ordu osagarri bat esleitzen ahalko zaio koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-PIN2" siglaren bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu berean parte hartzen duten irakasleek beren ordutegi pertsonalean dituzten orduak bat etor daitezen asteko ordutegian.
10.–III. kapituluko 47. jarraibideko hirugarren paragrafoaren aldaketa.
Testu hau izanen du III. kapituluko 47. jarraibideko hirugarren paragrafoak:
"KA-131 proiektu propioa duten ikastetxeen kasuan, zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du ikastetxeko nazioarteratzeko irakasle arduradunei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-INT2" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-INT2" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean.
11.–III. kapituluko 48. jarraibidearen c) apartatuaren lehenengo paragrafoa aldatzea.
Testu hau izanen du III. kapituluko 48. jarraibidearen c) apartatuaren lehenengo paragrafoak:
"c) Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du lanbide-arlo bakoitzeko irakasle bati edo batzuei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat, ikastetxeko nazioarteratzeko arduradunaren laguntzaile gisa aritzeko, dagokion lanbide-arloan. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-INT2" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-INT2" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean.
12.–III. kapituluko 48. instrukzioaren d) apartatuan gidoi batekin hasten diren bi paragrafoen aldaketa.
Testu hau izanen dute III. kapituluko 48. jarraibidearen d) apartatuaren bi gidoiei dagozkien paragrafoek:
"–Irakasle laguntzaileek c) apartatuan aipatzen diren ordu osagarrietako bat esleituta edukitzea beren ordutegian.
–Ikastetxean Lanbide Heziketa nazioarteratzeaz arduratzen diren irakasleek horretarako esleitutako eskola orduak beren ordutegian metatuta izatea.
13.–III. kapituluko 56.d) jarraibidearen aldaketa.
Testu hau izanen du III. kapituluko 56. jarraibidearen d) apartatuak:
"d) Ikastetxeko lanbide-arloen departamentuetako arduradunak edo eskuordetzen dituzten pertsonak."
14.–III. kapituluko 56. jarraibidearen g) apartatua gehitzea.
III. kapituluko 56. jarraibideari g) apartatua gehitzen zaio. Hona testua:
"g) Ikastetxeko zuzendariak esleitutako beste irakasle batzuk".
15.–III. kapituluko 58.c) jarraibideren aldaketa.
Testu hau izanen du III. kapituluko 58. jarraibidearen c) apartatuak:
"c) Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du lanbide-orientazioko batzorde kolegiatuko kideei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-BID" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-BID" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean.
Lanbide-orientazioko batzorde kolegiatuko kideen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu berean parte hartzen duten ahal bezainbeste irakaslek ordutegi pertsonalean dituzten orduak bat etor daitezen asteko ordutegian".
16.–III. kapituluko 74. jarraibideko azken paragrafoaren aldaketa.
Testu hau izanen du III. kapituluko 74. jarraibideko azken paragrafoak:
Zuzendaritza-taldeak erabakitzen ahalko du lanbide-arlo bakoitzeko irakasle bati edo batzuei esleitzea "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itun"aren II. kapituluko ("Irakasleak") 4. ataleko ("Irakasleen eskola-ordutegia") bigarren gidoian adierazitako asteko bi ordu osagarrietako bat, era horretan ikastetxeko ikasleak parte hartu behar duen Skill-en tutore-lanak egin ahal izan ditzan. Era berean, eta kontuan hartuta "Nafarroan ekitatean eta hezkuntza-kalitatean aurrera egiteko Itunean" jasotakoa, bigarren ordu osagarri bat esleitzen ahalko da horretarako, irakasle-taldeek edo departamentuek berek proposatuta. Aipatutako orduetan lehenengoa "ECDPI-SK1" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean; eta bigarren ordua "TPP-SK1" siglen bidez jasoko da, "ordu osagarriak" atalean, esleitzen zaien irakasleen ordutegi pertsonalean. Bestalde, zeregin horretarako gutxienez 3 ordu osagarri ere esleituko dira. Orduak zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-SK2" siglaren bidez, "ordu osagarriak" atalean.
17.–III. kapituluko 83. jarraibidearen lehenengo bi paragrafoen aldaketa.
Testu hau izanen dute III. kapituluko 83. jarraibidearen lehenengo bi paragrafoek:
Eskainitako D eta E graduak ebaluatzeko prozesua 2025-2026 ikasturtean arautuko da. Izan ere, ikasturte horretan argitaratuko da Lanbide Heziketaren Sistemako graduetako maila bakoitzerako ebaluazioa arautuko duen araudia, zeina 2026-2027 ikasturtetik aurrera aplikatuko baita, ikasturte hori barne.
Indarrean jarri arte, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan erdi- eta goi-mailako zikloetarako xedatutakoa aplikatuko da –martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren aurka ez doan guztia–, bai eta ebazpen honetan eta garatzen diren beste jarraibide batzuetan xedatutakoa ere".
18.–III. kapituluko 83. jarraibidean 83.4, 83.5, 83.6 eta 83.7 jarraibideak eranstea.
III. kapituluko 83. jarraibideari 83.4, 83.5, 83.6 eta 83.7 jarraibideak eransten zaizkio. Hau izanen da testua:
"83.4. Oinarrizko mailako zikloen lehenengo mailako ebaluazioa.
Oinarrizko mailako zikloen lehenengo mailari dagokionez, honi erreparatuko dio ebaluazio-prozesuak ikasleen ikaskuntza baloratzeko: esparru ez-profesionaletan (komunikazioaren eta gizarte-zientzien eremua eta zientzia aplikatuen eremua), zein mailatan bete diren ebaluazio-irizpideak eta lortu diren gaitasun espezifikoak, eta, lanbide-moduluetan, zein izan diren ikaskuntza-emaitzak. Ebaluazio-irizpide eta gaitasun espezifiko horiek dira erreferentziak, ikaskuntza-emaitzekin batera, esparru ez-profesionalen eta lanbide-moduluen kalifikazioa zehazteko, hurrenez hurren. Oinarrizko mailako zikloan, berriz, funtsezko gaitasunen, lanbide-gaitasunen eta enplegagarritasunerako gaitasunen eskuratze- eta garapen-maila. Honako jarraibide hauek kontuan eduki behar dira:
a) Esparru ez-profesionaletako eta lanbide-moduluetako azken kalifikazioak zehazteko, kontuan hartu behar da, eranskin honen 29. jarraibidean ezarritakoaren arabera, enpresetan edo pareko erakundeetan egiten den prestakuntzari dagokionez, Nafarroan maila hori antolatzen den hiru esparruetan egiten dela ikastetxeko eta enpresako prestakuntza: "3161. Komunikazioaren eta Gizarte Zientzien esparrua", "3163. Zientzia aplikatuen esparrua I" eta lanbide-esparrua (1. mailako konpetentzia-estandarrei lotutako lanbide-moduluak eta 3159. lanbide-modulua, "Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala"). Horregatik, honako hauek hartu behar dira kontuan:
–Enpresa batean edo pareko erakunde batean egindako prestakuntza eranskin honen 33. jarraibidearen arabera ebaluatuko da. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren ebaluazio orokorra "gainditua" edo "gainditu gabe" gisa adieraziko da; gainera, prestakuntza programako ikaskuntza-emaitza bakoitzaren ebaluazioa eginen da.
Esparru ez-profesional bakoitzeko eta lanbide modulu bakoitzeko irakasleek beren moduluei dagozkien ikaskuntza-emaitzen ebaluazioa jaso beharko dute, baita enpresako prestakuntzan aintzat hartzen diren konpetentzia espezifikoena eta ebaluazio-irizpideena ere, eta ebaluazio hori kontuan hartu beharko dute ebaluazioa eta ondoko kalifikazioa doitzeko. Horretarako, erreferentzia gisa, esparru ez-profesional osoa edo lanbide-modulu osoa hartu beharko dute, zer dagokion,
b) Lehenengo mailako azken ebaluazioko saioan, ikasle bakoitzaren kalifikazioak erregistratuko dira, esparru ez-profesionaletan nahiz lanbide-moduluetan, honako alderdi hauek kontuan hartuta:
–Esparru ez-profesionalen ebaluazioen emaitzak honela adieraziko dira: Gutxiegi (GU), kalifikazio negatiboen kasuan, eta Nahikoa (NA), Ongi (ON), Oso Ongi (OO) edo Bikain (BI), kalifikazio positiboen kasuan. Inola ere ez da zenbaki bidez kalifikatuko.
–Lanbide-moduluen ebaluazioaren emaitzak zenbakizko kalifikazio bidez adieraziko dira, bat eta hamar artean, dezimalik gabe; bost puntu edo gehiagoko puntuazioak positibotzat joko dira.
c) Oinarrizko mailako zikloen izaera duala eta esparru ez-profesionalen eta lanbide-moduluen ebaluazioaren egoera eta azken kalifikazioa. Oinarrizko mailako zikloen izaera duala ezarri aitzinetik, bi egoeratan aurki zitezkeen esparru ez-profesional bat (lehenago, modulu ez-profesionalak ziren) eta lanbide-modulu bat:
–"Gainditua", ikasleen azken kalifikazioa positiboa denean, hau da, bost puntu edo gehiago lortzen dituztenean, eta
–"Gainditu gabea", azken kalifikazioa positiboa ez denean, hau da, 4 puntu edo gutxiago lortzen dituztenean.
Oinarrizko mailako zikloen izaera duala ezarri ondotik, lanbide-esparru bat eta lanbide-modulu bat bi egoera baino gehiagotan aurki daitezke, orain arte ez bezala; taula honetan zehazten dira egoera horiek:
ESPARRU EZ-PROFESIONALEKO | ESPARRU EZ-PROFESIONALEKO ENPRESAN EDO PAREKO ERAKUNDEAN / LANBIDE-MODULUAN GARATUTAKO ZATIA | ESPARRU EZ-PROFESIONALAREN / |
Gainditua –Esparru ez-profesionala: kalifikazioa NA, ON, OO edo BI –Lanbide-modulua; bost puntuko edo gehiagoko kalifikazioa | Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP): Gainditua. | GAINDITUA Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Esparru ez-profesionala; kalifikazioa NA, ON, OO edo BI –Lanbide-modulua; bost puntuko edo gehiagoko azken kalifikazioa. Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditua, egindako ordu-kopurua adierazita. |
Gainditua –Esparru ez-profesionala: kalifikazioa NA, ON, OO edo BI. –Lanbide-modulua; bost puntuko edo gehiagoko kalifikazioa. | Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP): Gainditu gabea edo egin gabea. | 1. PARTZIALA GAINDITUA (enpresako prestakuntza, gainditzeko) Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Esparru ez-profesionala; kalifikazioa NA, ON, OO edo BI –Lanbide-modulua; bost puntuko edo gehiagoko azken kalifikazioa. Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditu gabea / egin gabea. |
Gainditu gabea –Esparru ez-profesionala: GU kalifikazioa. –Lanbide-modulua: lau puntu edo gutxiagoko kalifikazioa. | Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP): Gainditua. | GAINDITUA Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Esparru ez-profesionalean, azken kalifikazioa NA, ON, OO edo BI izanen da (azken kalifikazioa aldatu eginen da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan "Gainditua" kalifikazioa lortzean). –Lanbide-moduluan, azken kalifikazioa bost puntu edo gehiagokoa izanen da (azken kalifikazioa aldatu eginen da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan "Gainditua" kalifikazioa lortzean). Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditua, egindako ordu-kopurua adierazita. |
2. PARTZIALA GAINDITUA (ikastetxean garatutako zatia, gainditzeko) Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Esparru ez-profesionalean, GU kalifikazioa. –Lanbide-modulua; lau puntuko edo gutxiagoko azken kalifikazioa. Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditua, egindako ordu-kopurua adierazita. | ||
Gainditu gabea –Esparru ez-profesionala: GU kalifikazioa. –Lanbide-modulua: lau puntu edo gutxiagoko kalifikazioa. | Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP): Gainditu gabea edo egin gabea. | GAINDITU GABEA Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Esparru ez-profesionalean, GU kalifikazioa. –Lanbide-modulua; lau puntuko edo gutxiagoko azken kalifikazioa. Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditu gabea / egin gabea. |
Educa eta oinarrizko mailako zikloen ebaluazioa arautzen duen foru-agindua erabat garatu eta egokitu arte, 2025-2026 ikasturtean honela erregistratu beharko dira lehenagoko egoerak Educan, ikasturte horretako lehenengo mailako eremuen eta moduluen azken ebaluazioan:
–Egoera, "gainditua". Dagokion azken kalifikazio positiboa adieraziz.
–Egoera, "gainditu gabea". Dagokion azken kalifikazio ez-positiboa adieraziz.
–Egoera, "1. partziala gainditua". Ikastetxean garatutako esparru ez-profesionalaren edo lanbide-moduluaren zatiari emandako azken kalifikazio positiboa adieraziz.
–Egoera, "2. partziala gainditua". Ikastetxean garatutako esparru ez-profesionalaren edo lanbide-moduluaren zatiari emandako azken kalifikazio ez-positiboa adieraziz.
Enpresako edo pareko erakundeko lehenengo mailako prestakuntzari buruzko informazioan adierazi beharko da gainditua dagoen (egindako ordu-kopurua adierazita), gainditu gabe edo egin gabe dagoen, edo erabat edo partzialki salbuetsia dagoen.
Gainera, azken ebaluazioko aktan erregistratutako azken kalifikazio positiboaren bereizketa, "gainditua" eta "1. partziala gainditua" egoeren artekoa, azken ebaluazioaren eranskin batean erregistratuko da –ikasle bakoitzarentzat–, zeina ikastetxean gordeko baita.
Era berean, azken ebaluazioko aktan erregistratutako azken kalifikazio ez-positiboaren bereizketa, "gainditu gabea" eta "2. partziala gainditua" egoeren artekoa, azken ebaluazioaren eranskin batean erregistratuko da –ikasle bakoitzarentzat–, zeina ikastetxean gordeko baita.
Educa kudeaketa-sistemaren garapenaren arabera, jarraibide horiek dagozkien jarraibideen bidez zehaztu eta eguneratuko dira".
d) Mailaz igotzea. Irakasle-taldeak erabakiko ditu, modu kolegiatuan, ikaslea oinarrizko mailako lehenengo mailatik bigarren mailara igarotzeari buruzko erabakiak, honako alderdi hauek kontuan hartuta: funtsezko gaitasunen, lanbide-gaitasunen eta enplegagarritasunerako gaitasunen eskuratze- eta garapen-maila, bai eta ikasleak aitzinera egiteko lagungarritzat jotzen diren neurriak ere. Ildo horretan, kontuan hartu behar dira honako jarraibide hauek:
–Oinarrizko mailako zikloko bigarren mailara igaroko dira esparru ez-profesional guztiak eta lanbide-modulu guztiak gainditzen dituzten ikasleak.
–Era berean, eta gainditu gabeko esparru ez-profesionalen eta lanbide-moduluen kopurua gorabehera, ikasleak mailaz igoko dira baldin eta irakasle-taldeak, era kolegiatuan, hau uste badu: ikasleentzat onuragarria dela prestakuntza-zikloko ordura arteko erreferentzia-talde berarekin jarraitzea zikloa, badaudela errekuperatzeko eta zikloa ez uzteko espektatibak, eta mailaz igotzeak mesede eginen diela ikasleen bilakaera akademikoari eta titulazioari.
–Lehenengo mailan jarraitzea salbuespenezko neurritzat joko da, eta ikaslearen ikasteko zailtasunak konpontzeko errefortzu- eta laguntza-neurri arruntak agortu ondotik baizik ez da hartuko. Neurri hori arrazoitu egin beharko du beti irakasle-taldeak.
e) Salbuespenez lehenengo mailan jarraitzea. 2025-2026 ikasturteko ikasleek, 2026-2027 ikasturtean bigarren mailara igarotzen ez badira, lehenengo mailako oinarrizko mailako zikloko esparru ez-profesional eta lanbide-modulu guztietan matrikulatu beharko dute. Guztiak 2026-2027 ikasturtean egin beharko dituzte, eta lortutako kalifikazioa hobetzeko aukera izanen dute. Ez dago oinarrizko mailako zikloaren lehenengo mailan jarraitzeko irizpiderik, eta, beraz, ez daude azalduta azken erabakia EIJ (ez da mailaz igoko eta ez du maila horretan jarraituko) izateko baldintzak.
83.5. Oinarrizko mailako zikloen bigarren mailako ebaluazioa.
Honen aitzineko apartatuan oinarrizko mailako zikloaren bigarren mailako ebaluazioari buruz xedatutakoa aplikatu behar da (d eta e letretan adierazitakoa izan ezik), betiere 2. mailako esparru ez-profesionaletara eta lanbide-moduluetara eta 2. mailako enpresetako edo pareko erakundeetako prestakuntzara egokituta.
Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 44.9 artikuluak ezartzen duen bezala, oinarrizko mailako prestakuntza-ziklo bat gainditzeko beharrezkoa izanen da ebaluazio positiboa lortzea, era kolegiatuan, oinarrizko gaitasunak eta konpetentzia profesionalak eskuratzeari buruz, eta, kasu horretan, positiboak izan beharko dute esparru ez-profesionalen, lanbide-moduluen eta elkarlaneko ikaskuntza-proiektuaren azken kalifikazioek; gainera, adieraziko da gaindituta dagoela ikastaro bakoitzari dagokion enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, eta egindako ordu-kopuru osoa adieraziko da (400 ordu edo gehiago izan beharko dute).
2025-2026 ikasturtean ikasketa-plan zaharraren arabera egiten ari diren oinarrizko mailako zikloetako bigarren mailei dagokienez, ebaluazioa plan horren arabera eginen da, 2024-2025 ikasturtean egin den era berean. 2025-2026 ikasturtean oinarrizko graduko ziklo bateko bigarren maila egiten ari diren ikasleek, titulatzeko baldintzak bete gabe bukatzen badute ikastaroa, 2026-2027 ikasturtean prestakuntzan jarraituko dute, hasitako ikasketa-planaren arabera; 2026-2027 ikasturte hori izanen da ikasketa-plan zaharrarekin titulatu ahal izateko azken ikasturtea.
83.6. Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloen lehenengo mailako ebaluazioa.
Erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako lehenengo mailari dagokionez, ikasleen ikaskuntza baloratzeko, lanbide-moduluetako ikaskuntza-emaitzei erreparatzen die ebaluazio-prozesuak. Ebaluazio-irizpideak eta ikaskuntza-emaitzak dira erreferentziak lanbide-moduluen kalifikazioa zehazteko, bai eta erdi- eta goi-mailako lanbide-gaitasunen eta enplegagarritasunerako gaitasunen eskuratze- eta garapen-maila ere. Honako jarraibide hauek kontuan eduki behar dira:
a) Lanbide-moduluen azken kalifikazioak zehazteko, kontuan hartu behar da, eranskin honen 29. jarraibidean ezarritakoaren arabera, enpresetan edo pareko erakundeetan egiten den prestakuntzari dagokionez, Nafarroan lehenengo mailako lanbide-modulu guztietan egiten dela ikastetxeko eta enpresako prestakuntza. Horregatik, honako hauek hartu behar dira kontuan:
–Enpresa batean edo pareko erakunde batean egindako prestakuntza eranskin honen 33. jarraibidearen arabera ebaluatuko da. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren ebaluazio orokorra "gainditua" edo "gainditu gabe" gisa adieraziko da; gainera, prestakuntza programako ikaskuntza-emaitza bakoitzaren ebaluazioa eginen da.
–Lanbide-modulu bakoitzeko irakasleek enpresako prestakuntzan parte hartzen duten moduluei dagozkien ikaskuntza-emaitzen balorazioa jaso beharko dute, nork bere moduluena, eta balorazio hori kontuan hartu beharko dute ebaluatzeko eta ondotik kalifikatzeko. Horretarako, lanbide-modulu osoa hartu beharko dute erreferentzia gisa.
b) Lehenengo mailako bukaerako ebaluazio-saioan, ikasle bakoitzaren lanbide-moduluetarako kalifikazioak erregistratuko dira. Kontuan hartu beharko da lanbide-moduluen ebaluazioaren emaitzak zenbakizko kalifikazio bidez adieraziko direla, bat eta hamar artean, dezimalik gabe; bost puntu edo gehiagoko puntuazioak positibotzat joko dira.
c) Erdi- eta goi-mailako zikloen izaera duala, eta lanbide-moduluen ebaluazioaren egoera eta azken kalifikazioa. Erdi- eta goi-mailako zikloen izaera duala ezarri aitzinetik, bi egoeratan aurkitu zitekeen lanbide-modulu bat:
–"Gainditua", ikasleen azken kalifikazioa positiboa denean, hau da, bost puntu edo gehiago lortzen dituztenean, eta
–"Gainditu gabea", azken kalifikazioa positiboa ez denean, hau da, 4 puntu edo gutxiago lortzen dituztenean.
Erdi-eta goi-mailako zikloen izaera duala ezarri ondotik, lanbide-modulu bat bi egoera baino gehiagotan aurkitu daiteke, orain arte ez bezala; taula honetan zehazten dira egoera horiek:
IKASTETXEAN GARATUTAKO | ENPRESA EDO PAREKO ERAKUNDE | LANBIDE-MODULUAREN EGOERA |
Gainditua –Lanbide-modulua; bost puntuko edo gehiagoko kalifikazioa. | Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP): Gainditua. | GAINDITUA Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Lanbide-modulua; bost puntuko edo gehiagoko azken kalifikazioa. Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditua, egindako ordu-kopurua adierazita. |
Gainditua –Lanbide-modulua; bost puntuko edo gehiagoko kalifikazioa. | Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP): Gainditu gabea edo egin gabea. | 1. PARTZIALA GAINDITUA (enpresako prestakuntza, gainditzeko) Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Lanbide-modulua; bost puntuko edo gehiagoko azken kalifikazioa. Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditu gabea / egin gabea. |
Gainditu gabea –Lanbide-modulua: lau puntu edo gutxiagoko kalifikazioa. | Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP): Gainditua. | GAINDITUA Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Lanbide-moduluan, azken kalifikazioa bost puntu edo gehiagokoa izanen da (azken kalifikazioa aldatu eginen da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan "gainditua" kalifikazioa lortzean). Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditua, egindako ordu-kopurua adierazita. |
2. PARTZIALA GAINDITUA (ikastetxean garatutako zatia, gainditzeko) Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Lanbide-modulua; lau puntuko edo gutxiagoko azken kalifikazioa. Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditua, egindako ordu-kopurua adierazita. | ||
Gainditu gabea –Lanbide-modulua: lau puntu edo gutxiagoko kalifikazioa. | Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza (EPEP): Gainditu gabea edo egin gabea. | GAINDITU GABEA Honela islatuko da EDUCAn 2025-2026 ikasturtean: –Lanbide-modulua; lau puntuko edo gutxiagoko azken kalifikazioa. Gainera, hau agertuko da ziurtagiri akademikoan: Prestakuntza enpresa edo pareko erakunde batean (1. maila): gainditu gabea / egin gabea. |
Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzari salbuespen erabatekoa edo partziala eman bazaio, ziurtagiri akademikoan ere agertuko da hori.
Educa eta erdi- eta goi-mailako zikloen ebaluazioa arautzen duen foru-agindua erabat garatu eta egokitu arte, 2025-2026 ikasturtean honela erregistratu beharko dira lehenagoko egoerak Educan, ikasturte horretako lehenengo mailako azken ebaluazioan:
–Egoera, "gainditua". Dagokion azken kalifikazio positiboa adieraziz.
–Egoera, "gainditu gabea". Dagokion azken kalifikazio ez-positiboa adieraziz.
–Egoera, "1. partziala gainditua". Ikastetxean garatutako lanbide-moduluaren zatiari emandako azken kalifikazio positiboa adieraziz.
–Egoera, "2. partziala gainditua". Ikastetxean garatutako lanbide-moduluaren zatiari emandako azken kalifikazio ez-positiboa adieraziz.
Enpresako edo pareko erakundeko lehenengo mailako prestakuntzari buruzko informazioan adierazi beharko da gainditua dagoen (egindako ordu-kopurua adierazita), gainditu gabe edo egin gabe dagoen, edo erabat edo partzialki salbuetsia dagoen.
Gainera, azken ebaluazioko aktan erregistratutako azken kalifikazio positiboaren bereizketa, "gainditua" eta "1. partziala gainditua" egoeren artekoa, azken ebaluazioaren eranskin batean erregistratuko da –ikasle bakoitzarentzat–, zeina ikastetxean gordeko baita.
Era berean, azken ebaluazioko aktan erregistratutako azken kalifikazio ez-positiboaren bereizketa, "gainditu gabea" eta "2. partziala gainditua" egoeren artekoa, azken ebaluazioaren eranskin batean erregistratuko da –ikasle bakoitzarentzat–, zeina ikastetxean gordeko baita.
Educa kudeaketa-sistemaren garapenaren arabera, jarraibide horiek dagozkien jarraibideen bidez zehaztu eta eguneratuko dira".
d) Maila berean jarraitzea eta mailaz pasatzea. Erdi- eta goi-mailako ikasleek maila berean jarraitzeari edo lehenengo mailatik bigarrenera pasatzeari buruzko erabakiak martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan adierazitakoaren araberakoak izanen dira, jarraibide honetan xedatutakora egokituak. Lanbide-moduluen kasurako gorago aipatutako ebaluazioko eta azken kalifikazioko egoerak, zikloaren lehenengo mailan jarraitzeari eta bigarren mailara igotzeari dagokienez, jarraibide hauen arabera kudeatu beharko dira:
–Maila berean jarraitzeari dagokionez:
- "Modulu gainditu"tzat hartuko da gorago definitutako egoera hauetako batekin bat datorrena: "Gainditua", "1. partziala gainditua" eta "2. partziala gainditua".
- "Gainditu gabeko modulu"tzat hartuko da gorago definitutako egoera honekin bat datorrena: "Gainditu gabea".
–Mailaz pasatzeari dagokionez:
- "Modulu gainditu"tzat hartuko da gorago definitutako egoera hauetako batekin bat datorrena: "Gainditua" eta "1. partziala gainditua".
- "Gainditu gabeko modulu"tzat hartuko da gorago definitutako egoera hauetako batekin bat datorrena: "Gainditu gabea" eta "2. partziala gainditua".
e) Lehenengo mailan jarraitzea. 2025-2026 ikasturtean zikloko lehenengo maila egiten ari diren ikasleek, erdi-mailako edo goi-mailako zikloko bigarren mailara igarotzen ez badira eta maila horretan jarraitzeko irizpideak betetzen badituzte, 2026-2027 ikasturtean erdi-mailako edo goi-mailako zikloko lehenengo mailan matrikulatu beharko dute, lehenengo mailako lanbide-moduluetan, egoera hauetan: "Gainditu gabea" eta "2. partziala gainditua".
–2025-2026 ikasturteko lanbide-moduluaren azken kalifikazioa "Gainditu gabea" egoerari badagokio, ikasleak lanbide-modulu horretan matrikulatu beharko du 2026-2027 ikasturtean, eta ikastetxean garatzen den moduluaren prestakuntza osoa egin beharko du, bai eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ere. Azken prestakuntza hori 2025-2026 ikasturtean "Gainditu gabea" gisa kalifikatu bada, 2026-2027 ikasturtean beste behin egin beharko du enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 164. artikuluan ezarritakoaren arabera, bigarren hori izanen da ikasleak prestakuntza egin dezakeen azken aldia; enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza 2025-2026 ikasturtean egin ez badu, 2026-2027 ikasturtean eginen du, eta hura izanen da prestakuntza hori egiten duen lehen aldia.
–2025-2026 ikasturteko lanbide-moduluaren azken kalifikazioa "2. partziala gainditua" egoerari badagokio, ikasleak 2026-2027 ikasturtean lanbide-modulu horretan matrikulatu beharko du, eta ikastetxean garatzen den moduluaren prestakuntza osoa egin beharko du, baina ez enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, 2025-2026 ikasturtean gainditu baitu.
f) Bigarren mailara pasatzea, "Gainditua" gisa kalifikatu ez diren lehenengo mailako moduluekin. 2026-2027 ikasturtean erdi- edo goi-mailako zikloko bigarren mailara igarotzen diren ikasleek, zikloko bigarren mailako moduluez eta proiektuaz gain, "Gainditua" egoera ez duten lehenengo mailako lanbide-modulu hauek egin beharko dituzte:
–2025-2026 ikasturteko lanbide-moduluaren azken kalifikazioa "Gainditu gabea" egoerari badagokio, ikasleak lanbide-modulu horretan matrikulatu beharko du 2026-2027 ikasturtean, eta, horrez gain, 2. mailan. Horrela, ikastetxean garatzen den moduluaren prestakuntza osoa egin beharko du, bai eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ere. Azken prestakuntza hori 2025-2026 ikasturtean "Gainditu gabea" gisa kalifikatu bada, 2026-2027 ikasturtean beste behin egin beharko du enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 164. artikuluan ezarritakoaren arabera, bigarren hori izanen da ikasleak prestakuntza egin dezakeen azken aldia; enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza 2025-2026 ikasturtean egin ez badu, 2026-2027 ikasturtean eginen du, eta hura izanen da prestakuntza hori egiten duen lehen aldia.
–2025-2026 ikasturteko lanbide-moduluaren azken kalifikazioa "2. partziala gainditua" egoerari badagokio, ikasleak lanbide-modulu horretan matrikulatu beharko du 2026-2027 ikasturtean, eta, horrez gain, 2. mailan. Horrela, ikastetxean garatzen den moduluaren prestakuntza osoa egin beharko du, baina ez enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, 2025-2026 ikasturtean gainditu baitu.
–2025-2026 ikasturteko lanbide-moduluaren azken kalifikazioa "1. partziala gainditua" egoerari badagokio, ikasleak 2026-2027 ikasturtean lanbide-modulu horretan matrikulatu beharko du, eta, horrez gain, 2. mailan. Horrela, ez du egin beharko ikastetxean garatzen den moduluaren prestakuntza, baina bai enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza. Azken prestakuntza hori 2025-2026 ikasturtean "Gainditu gabea" gisa kalifikatu bada, 2026-2027 ikasturtean beste behin egin beharko du enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 164. artikuluan ezarritakoaren arabera, bigarren hori izanen da ikasleak prestakuntza egin dezakeen azken aldia; enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza 2025-2026 ikasturtean egin ez badu, 2026-2027 ikasturtean eginen du, eta hura izanen da prestakuntza hori egiten duen lehen aldia.
g) Erdi- eta goi-mailako zikloaren bigarren mailara igo diren ikasleek, lehenengo mailari dagokion enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin behar badute, zikloko lehenengo mailari dagokion enpresako prestakuntza egin beharko dute, eta, zikloko bigarren mailari dagokion enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin aitzinetik, "Gainditua" kalifikazioa lortu beharko dute.
83.7. Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloen bigarren mailako ebaluazioa.
Honen aitzineko apartatuan erdi- eta goi-mailako zikloaren bigarren mailako ebaluazioari buruz xedatutakoa aplikatu behar da, betiere 2. mailako lanbide-moduluetara eta proiektura eta 2. mailako enpresetako edo pareko erakundeetako prestakuntzara egokituta.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 18.2 artikuluak ezartzen duenez, erdi- eta goi-mailako ziklo bat gainditzeko beharrezkoa izanen da ikaskuntza-emaitzak eskuratu direla egiaztatzea, lanbide-modulu eta proiektu bakoitzaren ebaluazio-irizpideen arabera, eta, betiere, gehieneko erreferentzia gisa, erdi- edo goi-mailako zikloari lotutako konpetentzia guztiak hartu beharko dira kontuan. Gainera, adierazi beharko da gaindituta dagoela ikastaro bakoitzari dagokion enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, eta egindako orduen kopuru osoa adieraziko da (500 ordukoa edo gehiagokoa izan beharko du erregimen dual orokorrean, edo 700 ordukoa erregimen dual intentsiboan).
2025-2026 ikasturtean ikasketa-plan zaharraren arabera egiten ari diren erdi- eta goi-mailako zikloetako bigarren mailei dagokienez, ebaluazioa plan horren arabera eginen da, 2024-2025 ikasturtean egin den era berean. 2025-2026 ikasturtean erdi- edo goi-mailako ziklo bateko bigarren maila egiten ari diren ikasleek, titulatzeko baldintzak bete gabe bukatzen badute ikastaroa, 2026-2027 ikasturtean prestakuntzan jarraituko dute, hasitako ikasketa-planaren arabera; 2026-2027 ikasturte hori izanen da ikasketa-plan zaharrarekin titulatu ahal izateko azken ikasturtea.
2. ERANSKINA.–HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARI NAGUSIAREN APIRILAREN 14KO 221/2025 EBAZPENAREN ERANSKINAREN ‘EGUTEGIA’ JARRAIBIDEAREN ALDAKETA. EBAZPEN HORREN BIDEZ, 2025-2026 IKASTURTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN HONAKO ZIKLO HAUEK MODALITATE PRESENTZIALEAN EMATEN DITUZTEN IKASTETXEETAKO ESKOLA-EGUTEGIA ETA ORDUTEGI OROKORRA EGITEKO JARRAIBIDEAK ONESTEN DIRA: LANBIDE HEZIKETAKO SISTEMAKO D GRADUETAKO OINARRIZKO MAILAKO, ERDI-MAILAKO ETA GOI-MAILAKO ZIKLOAK, ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO LANBIDE-IRAKASKUNTZETAKO ERDI-MAILAKO ETA GOI-MAILAKO ZIKLOAK
1.–‘Egutegia’ jarraibidearen 3.a) baldintzaren bigarren gidoiaren aldaketa.
Testu hau izanen du ‘Egutegia’ jarraibidearen 3. baldintzaren a) apartatuko bigarren gidoiari dagokion paragrafoak:
–Goi-mailako zikloak: eskolak 2025eko irailaren 9an hasiko dira (goi-mailako lanpostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren), eta 2026ko ekainaren 18an bukatuko dira. Unibertsitatean Sartzeko Probaren deialdi arruntean izena eman ondotik aurkezten diren bigarren mailako ikasleentzat, eskolak ekainaren 18a baino lehen bukatuko dira, eta, horrela, ikasleek 2026an USParen behin betiko emaitza argitaratu baino lehen egiaztatzen ahalko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari goi-mailako zikloa gainditu dutela, bai eta batez besteko nota jakinarazi ere. Ikastetxeak, bere autonomia baliatuz, eskolen bukaera-dataren aitzineratze hori goi-mailako bigarren mailako ikasle guztiei aplikatzea erabakitzen ahalko du".
2.–‘Egutegia’ jarraibidearen 3.b) baldintzaren bigarren gidoiaren aldaketa.
Testu hau izanen du ‘Egutegia’ jarraibidearen 3. baldintzaren b) ataleko bigarren gidoiari dagokion paragrafoak:
"–Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi-mailako eta goi-mailako zikloetan, 172 eskola egun izanen dira, oro har, gutxienez. Unibertsitatean Sartzeko Proban (USP) izena eman eta probara aurkezten diren goi-mailako ikasleentzat eta ikastegiak zehazten dituen ikasleentzat, honen aitzineko apartatuan adierazitakoaren arabera, eskola-egunak gutxiago izanen dira oro har ezarritako 172ak baino".
3.–‘Egutegia’ jarraibidearen 4. baldintzaren hirugarren gidoiaren aldaketa.
Testu hau izanen du ‘Egutegia’ jarraibidearen 4. baldintzaren hirugarren gidoiari dagokion paragrafoak:
"–Badago salbuespen bat adierazitako datetan: Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako bigarren mailako ikasleentzat, 3.a) baldintzan ezarritakoa bete beharko da. Jakinarazten da Unibertsitatean Sartzeko Probaren (USP) deialdi arrunta 2026ko ekainaren 2an hasiko dela, eta Unibertsitatean Sartzeko Probaren (USP) deialdi berezia 2026ko ekainaren 24an hasiko dela".
Iragarkiaren kodea: F2515065
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
