2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
2/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2025eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 10ean, 2/2025 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2025 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Lerinen, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.
2/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
| EUROAK |
GASTUAK | 60.000,00 |
Aparteko kredituak |
Igerilekua berritzeko proiektua: | 20.000,00 |
Windows 11 instalatzea ordenagailuetan: | 5.000,00 |
Udaletxeko argiteria berritzea: | 21.000,00 |
Kontsultategiko argiteria berritzea: | 14.000,00 |
FINANTZAKETA | 60.000,00 |
Diru-sarrera handiagoak |
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: | 8.000,00 |
Diru-sarrera berriak |
Kontsultategiko argiteria berritzeko dirulaguntza: | 14.000,00 |
Udaletxeko argiteria berritzeko dirulaguntza: | 9.700,00 |
Diruzaintzako gerakina |
Diruzaintzako gerakina, gastu orokorrak: | 28.300,00 |
Baliogabetzea 1. aldaketan onetsitako partida hauek:
| EUROAK |
Aparteko kredituak |
Kirol instalazioak digitalizatzea: | 32.000,00 |
Diru-sarrera berriak |
Kirol instalazioak digitalizatzeko dirulaguntza: | 9.500,00 |
Iragarkiaren kodea: L2515053