2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Vianako Udalak adierazten du heldu den 2025eko abenduaren 31n bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Vianan, 2025eko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2515039