241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2025eko irailaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko urteko plantilla organikoa aldatzea. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 16an, eta Udalaren iragarki-taulan. Eguesibarko Udalak, 2025eko urriaren 29ko osoko bilkuran, aldaketa horren aurka aurkeztutako alegazioak ezetsi zituen, eta, hortaz, erabaki zuen behin betiko onestea Eguesibarko Udalaren 2025. urterako plantilla organikoan egindako aldaketa, jarraikiz hasierako onespenean xedatutakoari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraituz, eta aplikagarriak diren xedapenetan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da aldaketaren edukia:

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Plantilla organikoko 6.17 plazari dagokionez:

6.17 postuko (Gizarte Ongizatearen Alorreko zuzendaria) ordainsari osagarrien ordez, honako hauek ezarri dira 2025eko uztailaren 29tik aurrerako ondorioekin:

–Lanpostuko osagarria: %29,73.

–Zuzendaritza lanpostuko osagarria: %28.

–Arrisku bereziko osagarria: %2.

–Lanaldi luzapeneko osagarria: %10.

Ordainsari osagarriak, guztira: %69,73.

Musika Eskolako buruaren plazari dagokionez:

Musika Eskolako ikasketaburuaren postuko ordainsari osagarrien ordez, honako hauek ezarri dira, 2025eko uztailaren 29tik aurrerako ondorioekin, postu hori unean-unean betetzen ari denarendako:

–Lanpostuko osagarria: Musika Eskolako irakasleen postuetarako ezarritakoari (%3.06) eutsiko zaio.

–Zuzendaritza lanpostuko osagarria: %19,77.

Ordainsari osagarriak, guztira: %22,83.

Plantilla organikoko 6.9 plazari dagokionez:

Plantilla organikoko 6.9 postuko (administrari-ofiziala) egungo ehunekoaren ordez, %6ko arrisku bereziko osagarria ezarri da, atzeraeraginez; postu hori administrazi-ofizialarena izatera igaro zenetik, alegia. Aldaketa hori 2025eko uztailaren 29an argitaratu zen.

Sarrigurenen, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2515084