2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
2026. urteko karga tasak
Beteluko Udalak, 2025eko urriaren 29an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:
1. 2026. urteko karga tasak.
1.1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,320.
1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3,5.
1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea:
–Hiriguneko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,26.
–Hirigunetik kanpoko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,20.
1.4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: onestea koefizienteak, aplikatzekoak direnak lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean, eta balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta. Horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketaren ondotik (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa), haren bitartez aldatu baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.
Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %18.
1.5. Haurtzaindegi zerbitzuko tasa, haur bakoitzeko hilabetean. (Aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako ikastetxeetarako onetsitako tarifak).
2. Erabaki honek 2026. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.
Betelun, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: L2515031