1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
222/2025 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 22ko 151/2025 Ebazpenean atzemandako akats materiala.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 22ko 151/2025 Ebazpenaren bidez praktikaldia arautzen da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta igotzeko hautapen prozedurei eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen prozedurei dagokiena, kasu guztietan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
7.1 atalean akats material bat atzeman da, hasieran egin beharreko prestakuntza maisu-maistren kidegorako dela ezartzen baita, baina arautzen den praktikaldia kidego hauetako praktiketako funtzionarioena da: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegokoak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegokoak.
Azaldutakoan oinarrituta, bidezkoa da atzemandako akatsak zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea akats material bat Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 22ko 151/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez praktikaldia arautzen baita Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta igotzeko hautapen prozedurak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen prozedurei dagokiena, kasu guztietan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Hau da zuzenketa:
Honela dioen tokian:
"7.1. Praktiketako funtzionarioek prestakuntza-jarduera hau egin beharko dute: Hasierako prestakuntza, kidego hauetako praktiketako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko, eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzukoak".
Honela behar du:
"7.1. Praktiketako funtzionarioek prestakuntza-jarduera hau egin beharko dute: "Hasierako prestakuntza, kidego hauetako praktiketako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzukoak".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian argitaratzea, deialdiaren fitxan.
Ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.
3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko urriaren 15ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2515325