1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Beriaingo ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urriaren 1ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03497.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200103497
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra:
Beriaingo finka: 1.766 zenbakikoa (lehen Galarko 9.543 zenbakiko finka).
Erregistro kode bakarra: 31012000679261.
Hiri finka: Etxea San Martin kalean, hogeita hemezortzi zenbakia duena, Beriaingo jurisdikzioan; hirurogeita hamabi metro eta hogeita hamar dezimetro koadroko azalera du. Beheko solairua, lehenengo solairua eta bihitegia ditu. Mugakideak: aurrealdean, San Martin kalea; sartu eta eskuinaldean, Florencio Oroz eta, zati batean, Justo Villanueva; ezkerraldean, Mariano Alonso eta, zati batean, Braulio Aguirre; eta atzealdean, bereizten den finkaren gainerako zatia, Antonia Goñi andrearen jabetzapean geldituko dena.
Katastrokoa: Beriaingo 5. poligonoko 10. lurzatiari dagokio (1. hiri-azpiarea, 1. eta 2. hiri-unitateak).
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001585100QH.
KOKAPEN KODEAK (*) | HELBIDEA EDO PARAJEA | AZALERAK (m²) | ERABILERA NAGUSIA, XEDEA EDO LUR MOTA |
5 10 1 1 | SAN MARTIN KALEA 16, behea | 99,00 | BILTEGIA |
5 10 1 2 | SAN MARTIN KALEA 16, 1. solairua | 99,00 | ETXEBIZITZA |
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2515151