2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Alkate udalburuaren azaroaren 3ko 107/2025 Ebazpenaren bidez onetsi da 2026ko lan-egutegia Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:
Lehenbizikoa.–2026ko lan-egutegia onestea Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitzuen (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30a), Laneko Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko urriaren 17ko ebazpen batean ezarritakoari dagokionez (ebazpen horren bidez, 2026rako jaiegunen zerrenda argitaratu zen 2025eko 259. Estatuko Aldizkari Ofizialean, urriaren 28an). Orobat ezarri da zein izanen diren, igandeez gain, 2026ko aste barreneko jaiegunak, honako hauek, alegia:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 24a: San Bartolome.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Aditzera ematea egun baliogabeak direla larunbatak, igandeak eta jaiegun deklaraturikoak, eta ohartarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.8 artikuluan ezarritakoarekin bat, egun bat epeen zenbaketarako baliodun edo baliogabe deklaratzeak ez duela berez erabakitzen administrazio publikoetako lantokiek nola funtzionatu, lan-denbora nola antolatu, eta herritarrek erregistroak noiz erabili behar duten.
Hirugarrena.–Lan-egutegia erregularizatzearen ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):
–Urtarrilaren 2a.
–Otsailaren 2a eta 3a.
–Martxoaren 20a.
–Abuztuaren 25a, 26a, 27a eta 28a, San Bartolomeren festen kariaz.
–Abenduaren 4a.
–Abenduaren 24a.
–Abenduaren 31.
Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen-zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.
Ribaforadan, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2514369