241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2025eko azaroaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2025 espedientea, 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten bizilagunek eta interesdunek.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari jarraikiz eta aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Otsagabian, 2025eko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: L2515049