2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
2026rako zerga-tasak. Jendaurrean jartzea
Beriaingo Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udalaren 2026ko ekitaldirako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.
Beriainen, 2025eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Jose Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2515308