241. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Birpartzelazio proiektua Larrasoañako UE-1 exekuzio-unitatean. Jendaurrean jartzea

Alkatetzak 2025eko azaroaren 25ean emandako 451. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektu bat, Eneko Iraizoz Tapiak sustatua, Larrasoañako UE-1 exekuzio-unitatean, non sartua baitago 21. poligonoko 348. katastro-lurzatia. Lurzati hori bitan zatituko da: batek erabilera pribatiboa izanen du eta bestea bide publikorako lagako da.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2515651